Eztabaida:Sarraski (haragi ustela)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Haratustel» orritik birbideratua)

haratustel / sarraski[aldatu iturburu kodea]

Ez dut uste termino hau egokiena denik, Harluxet hiztegiak dioena dioela ere. Oso zabalduta dago "sarraskijalea" termino, baita WPn ere; gainera, Euskaltzaindiaren Hiztegian, "haratustel" sarreran "haragi ustela" besterik ez dute esaten; eta, "sarraski" sarreran, berriz, "Abere hil baten gorputza, usteltzen ari den". Bigarren adieran baino ez dator "Gizaki askori bizia kentzea". Baina WPn, justu bigarren adiera hori eman zaio "Sarraski" sarreri. Nire ustez, hobe genuke "Sarraski" sarrera lehen adierari uztea eta bigarren adiera adierazteko "Sarraski (hilkuntza)" edo antzeko zerbait ipintzea.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:12, 19 ekaina 2018 (UTC)

Nik ere ikasi dudanean hau (Unibertsitatean ohikoa) "sarraskijale" hitza ikusi dut beti. Haratustel ez dut egoki ikusten. Hala ere, sarraskijalen ez dago dudarik, baina "sarraski" hitzarekin badago duda. Izan ere "sarraski" kontzeptua ez dut lotzen, zuzenki, hildako animaliaren haragi ustelarekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:31, 19 ekaina 2018 (UTC)
Nire ustez, honelako kasuetan irizpide argi eta, ahal dela, objektiboren bat erabaki beharko litzateke. Nire ustez, Euskaltzaindiaren Hiztegiko adieren ordena izan liteke objektiboena. Eta, horri (bai eta Orotarikoari ere) jarraituz, "sarraski" hitzaren lehen adiera "Abere hil baten gorputza, usteltzen ari dena" da (seguru aski, bigarren adiera, "Gizaki askori bizia kentzea", aurreko adieraren erabilera metaforiko bide sortua da, bide batez bego esanda). Egia da, ordea, gaur egun, euskaldun gehienok bigarren adierarekin identifikatzen dugula gehiago; baina, bestetik, "sarraskijale" hitza oso erabilia da eskoletan, oker ez banago. Hori horrela, proposatuko nuke "Sarraski" hitza EHko lehen adierarako uztea eta "Sarraski (hilkintza)" ipintzea bigarrenerako.--Koldo Biguri (eztabaida) 16:47, 20 ekaina 2018 (UTC)
Ez dut uste hurrenkera hori erabilera ohikoaren gainetik jarri behar dugunik. Zuk kalean norbaiti "sarraski" zer den galdetzen badiozu, bigarren adiera emango dizu. Eta hemen baditugu artikulu asko "... sarraskia" gisakoak. Horietako bat ere ez da hildako animalien haragiari buruzkoa. Argipen orrialde batekin konpondu daitekeen zerbait da, hala ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:58, 21 ekaina 2018 (UTC)
Bat nator Theklanekin: uste dut argipen orriak konponduko lukeela hemen arazoa. Hau da, «Sarraski» orria «Sarraski (argipena)» orrira birbideratuko nuke, eta hor azalduko nituzke bi esanahi nagusi horiek: «Sarraski (haratustel)» eta «Sarraski (hilkintza)» orrietakoak, alegia. --Xabier Armendaritz 2018-06-21, 09:03 (UTC)
Hilkintza baino, ia hobeto "ekintza". Hilkintza hitza ez dut inoiz idatzita ikusi orain arte. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:07, 21 ekaina 2018 (UTC)
Egia da hilkintza ez dela oso ezaguna, baina ekintza izenaren esanahia zabalegia da. Ulerterraztasunaren mesedetan, uste dut hobe dela «Sarraski (hilketa)». --Xabier Armendaritz 2018-06-21, 09:20 (UTC)