Eztabaida:Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

HIESA eta txertoa[aldatu iturburu kodea]

Izen honekin artikulu bat sortu da. Hura ezabatu ahal izateko, bertako edukia hona ekarri dut, norbaitek artikulu honekin batu nahi baldin badu:

2003an HIESak hiru milioi hildako eragin zituen, eta urte horretan bost milioi pertsona kutsatuak izan zirela kalkulatzen da. Birusa identifikatu zenetik hogei milioi pertsona hil ditu. HIESAk eragindako heriotzen %95a hirugarren munduan gertatzen da, %70 Afrikan, eta batez ere gazte helduen artean ematen da. Gero eta emakume infekatatu gehiago dago lurralde azpigaratuetan. Epidemiari aurre egiteko modu bakarra bakuna eraginkor bat aurkitzea litzake. Baina HIESA eragiten duen GIB birusak ezohiko ezaugarriak ditu, eta haren aurkako txertoa lortzea zaila da.

GIB birusaren inmunogenizitate determinatzaile nagusien ezaugarriek ihes egiten diete inmunitate sistemari, hau da; ez dute beste birus askok bezala defentsa sistemaren erantzun bortitza eragiten mintzean ez baititu produktu biralak agerian. Gainera, birusak bariazio genetiko asko dituenez,nekez defini daiteke zehazki. GIBa duten gaixoengan, behin inmunitate sitema birusaz jabetu denean, erantzun mekanismo efektore ia guztiak martxan jartzen direla ikusi da. Birusaren proteina guztiak mehatxugarritzat hartzen ditu organismoak, bai egiturazkoak bai erregulatzaileak. Beraz zientzialariek ezin dute birusari buruzko informazio gehiegi lortu erantzunaren parametroetan oinarrituz. GIB birusak erantzun humoral bortitza eragiten du. Baina bere aurka eraginkorrena erantzun zelularra dela uste da. Gorputzeko mukosetan ehun linfoide asko dugu, eta HIESa askotan mukosetatik trasmititzen da eta bertako linfozitoak erabiltzen ditu bere burua erreplikatzeko, baita odol bidez trasmititu bada ere. GIB birusak inmunitate sistemari ihes egiteko mekanismoak ditu: alderantzizko traskriptasaren erroreak (1000-10000 nukleotidokoa) aldakortasun genetikoa eragiten dio. T linfozitoek ezagututako epitopo biraletan mutazioak egoten dira. Bere egitura trimerikoak eta inguratzen duen geruzaren ezaugarri biokimikoek defentsei burla egitea ahalbidetzen diote. HIESak infekzioan egonkortzeko azkartasun handia du, bai animaliaetan, bai gizakietan. Sexu bidez oso azkar iristen da organismora. Ordu batzuetan submukosako zelula linfoideak infektatzen ditu eta 7 egunetan ganglio linfatiko sistemara hedatzen da. Txertoaren bila izandako saiakuntzetan ahuldutako birusen ideiak izan zuen arrakasta gehien. Nef genea erauziz gero birusa ahuldu zela ikusi zen. Berdin gertatu zen, baina kasualitatez, “Sydneyeko kohortea” kasuan: Duela 12 urte odol trasfusioz kutsatutako 14 infektatu zeuden, baina emailearen birusa ahula zen eta hamalauek osasun kliniko eta inmunitario oso ona zuten. Baina saiakerak egin ziren makakoetan eta txertoak inmunoeskasia eta heriotza bortitza eragin zien. Ingenertza genetikoz sorturiko proteina biralak ere erabili ziren hasieran, ez zuten emaitza arrakastatsurik lortu ordea. Peptido biralak ere ez dira oso baliagarriak, antigorputzek ez baitute haiekiko erreakzionatzen. HIESa bektore biral eta bakterianoetan txertatuta xiringatzeak ere ez du arrakasta handirik izan animaliengan, baina erantzun zelular indartsua eragiten badu, birus kontzentrazioak murriztea lortzen du. GIBaren ADNa erabiliz sortutako txertoek erantzun inmunologiko oso ona lortzen badute ere, kromosomen integrazioa dela eta efektu sekundariak eragin ditzake. Bestetik, GIB antigeno berdina espresatzen duten bi bektore ezberdin asteetako denbora tartea utziz inokulatzeak erantzun hobeak ematen dituela ikusi da. Zientzialari batzuek ez dute uste HIESaren aurkako txertoa aurkitzea posible denik, gaixotasuna oso denbora laburrean egonkortzen delako sistema linfatikoko zelula askotan. HIESari aurre egiteko, txertoak gai izan beharko du birusaren ugalketa kontrolatzeko, inmunitate sistema suntsitu ez dezan. Autore batzuek GIB subtipo bakoitzarentzat txerto espezifiko bat landu behar dela diote, baina ikerketek frogatu dute subtipo batentzat eraginkorra dena besteentzat ere hala izaten dela. Txertoak gizakiarengan probatzen diren egunean HIESa oso hedatua dagoen lekuren batean egingo da, Afrikan edo Asiako hego-ekialdean ziurrenik. Baina horretarako beharrezkoa da lehenik arazo etikoak, azpiegitura sanitarioak eraikitzea, diru arazo eta arazo politikoak konpontzea edo aurreikustea.

Laburbilduz, azken bost urteetan HIESaren aurkako txertoa aurkitzeko aurrerapauso handiak eman dira. Beharrak ere handitu egin dira ordea, izan ere epidemia etengabe hazten doa, gizartea sensibilizatu egin da, diru inbertsioak handitu dira eta birusa gehiago ezagutzen da. Baina asko dago oraindik egiteko eta esfortzu zientifikoaz gain solidarismo izugarria beharko da txertoa lortu eta pandemia ekiditeko.