Eztabaida:Hego Kurdistanen independentziarako 2017ko erreferenduma

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honek "2017ko Hegoaldeko Kurdistanen independentzia erreferenduma" du izenburua. Euskal Herrira ekarrita, horrela geratuko litzateke: "2017ko Hegoaldeko Euskal Herrian independentzia erreferenduma".

Niri egokiagoa iruditzen zait NONGO, eta ez NON. Hau da: "2017ko Hegoaldeko Kurdistaneko independentzia erreferenduma".

KOKOfonia sortzen da, badakit, baina zuzenagoa da, nire ustez. Zer diozue? AmaiAsto (eztabaida) 20:47, 25 iraila 2017 (UTC)

Nik uste "2017ko Hegoaldeko Euskal HerriaREN independentzia erreferenduma" dela translazioa, baina ea zer dioten hizkuntzalari adituek! -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:04, 25 iraila 2017 (UTC)
Ez naiz ni Theklanek aipatzen dituen hizkuntzalari adituetako bat baina nire iritzi xumea emango dut. Euskarak berezko logika duela jakinik, beste wikipedia askori erreparatuta (ulergarriak zaizkidanak behinik behin), NOREN kasua azpimarratzen dela ikus daiteke. Horrela, gaztelaniazkoan "DEL Kurdistán iraquí" da, frantsesezkoan "DU Kurdistan irakien", katalanezkoan "DEL Kurdistan del Sud", galizierazkoan "DO Kurdistán iraquí" eta italierazkoan "DEL Kurdistan iracheno". Alemanezkoan, berriz, NON nabarmentzen da: "IN Irakisch-Kurdistan".
Arestian aipaturikoarekin lotuta, Theklanekin bat nator, "2017ko Hegoaldeko Euskal HerriaREN independentzia erreferenduma" izango litzateke translazioa. Nire ustez "Hegoaldeko Kurdistanen independentzia erreferenduma" esaldian "Kurdistanen" hori NOREN kasuan dago. Aldiz, "independentzia erreferenduma Hegoaldeko Kurdistanen" jarriko balu, NON kasuan legoke. Baina esandakoa, ni ez naiz aditua, nirea iritzi xumea eta agian okerra da. -Aihotz (eztabaida) 23:02, 25 iraila 2017 (UTC)
Ni ere hizkuntzalaria izatetik urruti xamar nago, hortaz mintzalari maila apalean ezberdintasuna, Hegoaldeko Kurdistan-EN (NOREN, norbaiten edota zerbaiten, edo gipuzkoarrok esan ohi dugun moduan, zeinen) eta Hegoaldeko Kurdistan-GO (NONGO, lekua) dela, alegia, Hegoaldeko Kurdistanen erreferenduma (lurraldearen independentzia erreferenduma dela adierazteko) eta Hegoaldeko Kurdistango erreferenduma (erreferenduma lurralde horretan burutu dela adierazteko) dela uste dut. Beharbada, gaztelaniaren eraginez bi kasuen artean bereiztea nahasgarria egiten zaigu, gaztelaniaz bi kasuak "DE" hitzaz adierazten baitira. Ingelesari so eginez gero, Kurdistanen (Kurdistan's/of Kurdistan) eta Kurdistango (from Kurdistan/of Kurdistan) litzatekela uste dut. -Euskaldunaa (eztabaida) 10:00, 27 iraila 2017 (UTC)
Zuzenena da NOREN kasua erabiltzea: horrela, Hego Kurdistan agentetzat hartzen da. Hau da, gaiari zorrotz begiratzen badiogu «2017ko Hego Kurdistango independentzia erreferenduma» izan liteke Hego Kurdistanen zati baten independentziarako erreferenduma ere. Izan ere, Hego Kurdistango eskualde baten independentziarako erreferenduma ere Hego Kurdistanen gertatuko litzateke. «2017ko Hego Kurdistanen independentzia erreferenduma» jarrita, berriz, garbi dago Hego Kurdistanek erabakitzen duela bere independentziaren gainean. --Xabier Armendaritz 2017-09-27, 10:14 (UTC)
Orduan, Xabier Armendaritz, 2014ko Eskoziako independentzia erreferenduma artikuluaren izenburua aldatu beharko litzateke, ezta? Izan ere, NONGO kasua erabiltzen da eta ez NOREN. -Aihotz (eztabaida) 16:40, 27 iraila 2017 (UTC)
Bai, arrazoia. Hala beharko luke, esandako arrazoiarengatik eta koherentziaren alde. Oraintxe aldatuko dut. --Xabier Armendaritz 2017-09-28, 07:33 (UTC)