Eztabaida:Hendaia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

alkate → auzapez aldaketa[aldatu iturburu kodea]

Bi IPtatik egin dute aldaketa hori azkenaldian (85.84.183.6 eta 77.84.21.146). Horrenbestez, badirudi horietatik lehenari jarri nion oharra hona ekartzea merezi duela.

Orain arte, Euskal Herri osoko udalerrietan alkate erabili dugu, artikuluei batasuna emanda. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko udalerrietan auzapez erabiltzea zuzena litzateke, noski (nafar-lapurteran auzapez baita kargu horretarako izen ohikoena), baina lan luze eta neketsu hori eskuz egitea ez du merezi: programa automatizatu baten bidez egin daiteke, wikilarien artean hala egitea adosten bada.

Beraz, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko udalerrietan alkate → auzapez aldaketa hori egin behar dela uste baduzu, jo ezazu, mesedez, euskal wikipediako politikei buruz eztabaidatzeko txokora, eta proposa ezazu aldaketa hori, arrazoiak emanda. Proposamena onartzen bada, sistematikoki egingo dugu udalerri horietan guztietan, automatismoen bidez. Bien bitartean, aldaketa horiek atzera botako beharko da, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Euskal Herri osoko udalerrien artikuluen koherentziari eusteko. Izan ongi. --Xabier Armendaritz 2014-03-28, 15:53 (UTC)