Eztabaida:Hiztegi Hirukoitza

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

@Xabier Armendaritz: ez zait iruditzen izenburu artifizial bat sor daitekeenik hutsetik. Lehenik, ez delako grafia kontua, birformulazio bat baizik. Bigarrenik, euskarazko izena ba omen duelako, egileak berak emanda. Hirugarrenik, ez delako itzulpen zehatz bat, eta identifikatzeko moduko hedadurarik ez duelako. Bestetik, ez dirudi babesik duenik akademian, ez duzu erreferentziarik jarri behintzat. Erizkizundi Irukoitza erabiliko nuke, inoiz erabili izan bada. Iñaki LL (eztabaida) 18:30, 15 apirila 2019 (UTC)

Bi lan dira: Erizkizundi Irukoitza Azkuerena da, eta Hiztegi Hirukoitza, Larramendirena. Ez du artifizialetik ezer, euskalarien bibliografia luzea dago horretaz guztiaz. Ikus, besteak beste, orain berriki txertatu dudan erreferentzia (Urgell, Blanca (2013-06-05), «"Hiztegi Hirukoitza"-ren kanpoko eta barruko historiaz», Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo", 629–649, ISSN 2444-2992). --Xabier Armendaritz 2019-04-16, 21:52 (UTC)