Eztabaida:Iparra.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ezabatzeko proposamena[aldatu iturburu kodea]

Aupa Joxemai:

Nik uste, autopromozio eta publizitate kutsua jadanik ez duela. Zure esku uzten dut oharra kentzea baina ni, pertsonalki, artikulua ezabatzearen aurka nago. Osasuna. -Oraina (eztabaida) 18:13, 25 abuztua 2015 (UTC)

Ni, berriz, ezabatzearen aldekoa naiz. Autopromozioa da, artikulua webgunearen egileak berak idatzi duelako, nahiz eta gerora gauza batzuk kendu diren. Zer moduz neure buruari eta nire webguneei buruzko artikulu bana sortzen baditut? Webguneak ez du inongo errelebantziarik, eta erreferentziak autoerreferentziak dira. Ekimen errespetagarria da, baina nire iritziz edozeinek sor dezake horrelako webgune bat, lan handirik hartu gabe. Agian, euskalgintzako webguneen zerrenda batean sartu liteke, baina artikulu bereizirik merezi ez duelakoan nago. Wikipedia entziklopedia bat da, ez direktorio bat, Wikipediaren beraren irizpideetan zehazten denez. Euskal Wikipedian irizpide propioak ditugu, baina beste wikipedien ereduak jarraitu beharko genituzke: artikulu hau berehala, eztabaidarik gabe, ezabatuko litzateke ingelesezko nahiz frantsesezko wikipedietan. - --Joxemai; (erantzunak) 06:36, 26 abuztua 2015 (UTC)
Arratsaldeon Joxemai: Aldatu ditut artikuluaren autoerreferentziak. Egia da beste wikipedia batzuen ereduak jarraitzea ondo dagoela baina euskarazko wikipedia, frantsezeskoarekin eta are gehiago ingelesarekin konparatzea...

Izatez Joxemai, wikipedian egiten duzun lana bikaina da baina nire ustez ezin gara hain zorrotzak izan. RAM, KAIKU edo COCA COLA wikipedian agertu ahal dira. Betiere edari izugarri onak, perfektoak, maitagarriak... direla esan gabe noski. Eta niri berdin zait COCA COLAko langile batek (edota jabeak) idaztea artikulua. Laburbilduz: 1)Zoritxarrez, ezin da euskarako wikipedia wikipedia osoko Izarra den ingelesezkoarekin alderatu. 2)Ondorioz, eta beti ere nire iritziz, tentu handiz ibili behar gara gauzak ezabatzeko momentuan. 3)Azken aldaketa eta gero, autopromozio kutsua kendu diodala uste dut. Azkenik: Ezabatzearen aurka egonda, gehiengoen erabakiaren alde nago jakina, eta Xabier Armendaritz, Theklan... edo besteen iritzia gustora irakurriko nituzke. Osasuna. -Oraina (eztabaida) 15:54, 27 abuztua 2015 (UTC)

Kaixo, Oraina. Cocacolazalea baino etsaia naizela esango nuke, baina horren errelebantzia, eta RAM eta Kaiku markarenak ezin dira Iparra.eus webgunearen errelebantziarekin alderatu. Kasu horiek ez dira baliozkoak kontraargudio moduan. RAM edo Kaiku artikuluaren egileak enpresarekin loturik daudela igarriko banu, berdin berdin jokatuko nuke gainera. Ingelesezkoarekin, noski, ezin gara alderatu, baina, akatsak akats, oro har eredutzat hartu beharko genukeela deritzot. Errelebantea al artikulua? Webgune guztiek behar al dute bere artikulua Wikipedian? Hori da nire galdera. Autopromozioari buruz jakiteko, (Ingelesez) Wikipedia:Advicacy eta (Ingelesez) Wikipedia:Spam irakur ditzazun nahi nuke, nire irizpideak politika horietan oinarritzen baitira. Eta noski, nik ere besteen iritzia jakin nahi nuke; horregatik zabaldu dut eztabaida hau, irabazteko edo galtzeko, eta ezabatzerakoan eta ezabatzea proposatzerakoan tentuz ibiltzen naizela uste dudalako. - --Joxemai; (erantzunak) 16:22, 27 abuztua 2015 (UTC)