Eztabaida:Iruñeko taldeko sexu erasoaren auzia (2016)

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egunon. Ni neu bortxaketa izan zela argi daukat. Baina Nafarroako Auzitegiak Iruñeko taldeko sexu erasoaren gainean emandako epaian "abusua" hitza erabiltzen dute eta ez bortxaketa. Jakina niretzat ez da bidezkoa baina agian bai sentzuzkoa artikuluaren izena aldatzea. zZr uste duzue Iñaki LL eta besteek?-Oraina (eztabaida) 11:03, 27 apirila 2018 (UTC)

Kaixo Oraina, bai, nik zalantza hori ere izan dut, nola deitu izan diote euskal hedabideek? Nire ustez, horri begiratu beharko genioke batetik, eta zuzentasunari bestetik, alegia, zehatza ote den nor bere ondorioetara salto egin gabe. Niri "sexu abusuaren auzia" gogor samarra egiten zait, belarrira ere, zintzo esateko. "Sexu gehiegikeria" erabili izan da horrelako kasuetarako, baina errezeloa dut termino hori ez ote den baztertua izan. -Iñaki LL (eztabaida) 11:23, 27 apirila 2018 (UTC)
Aupa. Ba ez dakit ba. Auziaren asuntua nola doan itxaron ahal dugu eta jakina, beste wikilarien iritzia irakurri. -Oraina (eztabaida) 11:43, 27 apirila 2018 (UTC)
EITBk sexu abusu erabiltzen du, eta hori da orain arteko egia judiziala. Berriak orain arte "taldeko sexu eraso" darabil gaur, atzo arte bortxaketa ere erabili izan dute. Hala ere, "sexu eraso" da auzitegiak ukatu duena, orain arte ez dira horrelako bereziketa egin, eta orain, "sexu abusu" hasi da erabiltzen hedabideetan (Justizian bazegoen definituta). "Sexu abusu" erabiltzearen alde, baina lehen paragrafoan eztabaida aipatuta. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 12:35, 27 apirila 2018 (UTC)
Ados Iñaki LL. Zu zeu egingo duzu? Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 12:48, 27 apirila 2018 (UTC)
Nire esku! -Iñaki LL (eztabaida) 12:51, 27 apirila 2018 (UTC)