Eztabaida:Izar nano

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egile eskubideen urraketa[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau Internetetik kopiatuta dago.

Euskarazko Wikipedia honetan artikulu hau agertu baino 3 ordu lehenago, Itzubaltzeta aldeko ikasle batek argitaratu zuen bere ikasteko wikian, bere lan-koaderno digitalean. Itzubaltzeta aldeko ikasle haren helburua, "Izar nano" artikulua euskaratu, zuzendu eta gero, Wikipedian argitaratzea zen.

Kasualitatez, Olabide Ikastolako ikasle lixto batek, OIx.andres01 sinatzen duen horrek, aurrea hartu zion Mkel ikasleari eta Artaza-Romoko ikasleak haren artikulua zuzendu eta argitaratu baino lehen, horra, OIx.andres01-ek argitaratua.

Artikulu hau martxoaren 13an argitaratu zen eguerdi aldera, hementxe Euskarazko Wikipedian. Artikuluaren jatorrizko bertsioa hiru ordu lehenago argitaratu zen ikasteko erabiltzen den wiki batean.

Ikus wikiaren historiala. (Egin klik goiko eskuineko erlojutxoan)

Mkel ikaslearen koadernoa -GorkaAzk (eztabaida) 12:22, 19 maiatza 2017 (UTC)
Mikelen egile eskubideak urratu direnez, artikulua ezabatu dut. Testua zure lankide eremuko orri honetan duzu, Gorka; esaiozu Mikeli har dezala berak orri horren edukia eta, aldaketa egokiak eginda, sor dezala berak artikulua, bera ager dadin egiletzat. [Beherago idatzi dudana kontuan hartuta, egile eskubideen urraketa nork nori egin dion argi ez dagoenez, oraingoz atzera bere tokira ekarri dut artikulua, egile eskubideen urraketaren txantiloia ezarrita.] --Xabier Armendaritz 2017-05-19, 12:36 (UTC)
Gaia patxadatsuago aztertuta, ikusi dut Mikelek izar nanoei buruzko bere testua joan den martxoaren 13ko 1:16an argitaratu zuela; Andresek, berriz, egun bereko 12:53an.
Ez dakit ea bi lekuetan ordu eremu berarekin funtzionatzen duten (norberaren ordenagailuko eta nabigatzaileko konfigurazioak ere badu eraginik).
Inork egiaztatuko du ea berari ere Andresen bertsioa lehenagokotzat agertzen zaion? Mesedez, egiaztatu zer ordu agertzen diren orri honetako martxoaren 13ko azken edizioan eta orri honetako sorrera edizioan. Horrek zehaztuko du egiletza nori zor zaion. --Xabier Armendaritz 2017-05-19, 12:55 (UTC)
OIx.andres01-en orduari dagokionez, 12:53, 13 martxoa 2017 agertzen zait niri. Nire sesioan ordu lokala ikusten dudanez, eta oker ez banabil martxoaren 13an oraindik neguko ordutegian geundenez, 11:53 GMT izango litzake edizioaren ordua.
Mkel-i dagokionez, Mar 13, 2017 1:16 pm, hau da, 13:16 agertzen zait, baina ez dut lortu ze ordu eremu darabilten jakitea. Hainbat edizio 3:00 am eta 5:00 am artean eginda daudenez, ez dut uste hego euskal herriko ordu lokala edo GMT ordua denik. Kasu honetan nongo ordua den jakingo beharko litzake, Amerikakoa izan ala Asiako izan adibidez batak edo besteak kopiatu duela suposatuko bait luke. -Lainobeltz (eztabaida) 17:53, 19 maiatza 2017 (UTC)
Eskerrik asko argi egiteagatik, Lainobeltz. Asteburuan ez naiz askorik konektatuko, baina datorren astean saiatuko naiz gaia zehatzago argitzen (ahal bada, Wikispaces gunean kontu bat sortuta eta edizio proben bidez zer ordu eremu darabilten ikusita), lehenago beste inork egiten ez badu. --Xabier Armendaritz 2017-05-19, 21:50 (UTC)

Mila esker Xabier Armendaritz eta Lainobeltz hartu duzuen lanagatik. Kontua sakonago ikertu dut.

Aurreko ostiralean nire ikasleak ziria noraino sartu zidan jakin nahi nuen. Wikispaceseko historiala zehatzago, lasaiago, begiratuta ikusi dut Wikipediako edizioa gure ikaslearena baino ordu batzuk lehenago argitaratu zela. Dena den, gure ikasle horrek bere koadernoan testu hori argitaratu baino lehenago, testu hori egingo zuela aurretik iragarri zidan...

OIx.Andres01 horren bertsioak gramatika akats bitxi batzuk dauzka. Nire ikasleren testuak, akats berberak, berdin-berdinak!

Nire ikasleari jakinarazi diot hipotesirik ekonomikoena edizio modernoena edizio zaharrago baten kopia izan dela pentsatzea dela. Estatistikoki kontu hori guztia kasualitate hutsa izatea ia-ia ezinezkoa da. Hori guzti hori kasualitate hutsa izatearen probabilitatea: hutsaren hurrengoa.

Ikasleak, azkenean, nola egin zuen aitortu dit. Egun horietan oso modan zegoen prentsan TRAPPIST-1 kontua. Horri buruz zerbait idaztea bururatu zitzaion eta nik aurrera egiteko esan nion baina dagoeneko TRAPPIST-1 bazegoen editatuta eu.wikipedia honetan. Orduan "izar nano ultrahotz"-edo idaztea bururatu zitzaion. es.wikipedia.org-eko "Estrella enana" artikulua euskaratzea bururatu zitzaion, niri komentatu eta nik aurrera egiteko esan nion. Baina horretarako Mkel ikasleari http://www.itzultzailea.euskadi.eus/traductor/portalExterno/ on-line zerbitzua erabiltzea bururatu zitzaion. (Kontu hori euskara-irakaslearekin komentatzea ahaztu zitzaion Mkel ikasleari, oraintxe bertan gogoratu du).

OIx.Andres01 ikasle horrek, gauza bera egin zuen. Kasualitatea!

Probatu dut: "Estrella enana" artikuluko esaldiak itzultzaile.euskadi horrekin euskaratzen eta gure artikulu honetan agertzen diren gramatika-bitxikeria eta aldrebeskeria guztiak, berdin-berdin, agertzen dira.

Barka eragozpenak.GorkaAzk (eztabaida) 08:21, 22 maiatza 2017 (UTC)

El Emmental, Watson maitea.