Eztabaida:Lagun talde

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Xabier Armendaritz lankideak ingelesezko mateship interwikia kendu duela ikusi dut, gauza ezberdinak direlakoan. Enago guztiz ados: bistan da gauza ezberdinak direla hemengo kuadrillak eta hango mateship, baina pareko egitura sozialak dira. Ikus: Neo-mateship' in the 21st century artikuluaren laburpena, adibidez: hango mateship sexu bereko lagun talde bat da, laguntasunaz gainera, lotura estuagoak ere inplikatzen dituena. Gainera, gauza ezberdinak balira, zilegi izango lizateke, beraz, euskarazko wikipedia mateship kontzepturako sarrera bat sortzea, edo Lagun talde (Australia) izenburupean jarri beharko al genuke?- --Joxemai; (erantzunak) 11:49, 1 Ekaina 2011 (UTC)

Ingeles Wikipediako artikulua bereziki Australiako giza harreman horretaz ari delako kendu dut lotura. Beharbada, atal bat sor dezakegu gure artikuluan, Australiako lagun taldeei buruzkoa, eta atal hori bai, ingeles Wikipediako mateship artikuluaren parekoa izango litzateke. Euskarazko artikulu osoa ingelesekoarekin lotzeko, ingeles Wikipediako artikulua aldatu beharko litzateke, munduko edozein tokitako lagun taldeak barne har ditzan, eta ez Australiakoak soilik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:26, 1 Ekaina 2011 (UTC)
Bale, ados nago. Lagun talde kontzeptua orokorragoa da, kuadrilla edo mateship baino. Dena den, ikusi dut adiskidetasun artikulua oso gutxi dagoela garatua. Beharbada, interwikiak dituen hori garatu beharko lizateke luze eta zabal, kuadrillak, mateship eta abar sartuz, eta gero kuadrillarena bere horretan utzi momentuz. - --Joxemai; (erantzunak) 12:54, 1 Ekaina 2011 (UTC)