Eztabaida:Laiotz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskara batuko sinonimoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo ‎Xabier Armendaritz. Ikusi dut euskara batuko sinonimo batzuk lehen lerrotik kendu dituzula eta letra lodia kendu diezula. Horretarako oinarria zein den azaltzea eskertuko nizuke, mesedez. Oker ez banago, ematen du wikipedietan sinonimo guztiak sarreran jarri ohi ditugula, eta letra lodiz, gehiegi ez badira behintzat, adibidez, lau baino gehiago. Eskerrik asko.-Urtar (eztabaida) 15:06, 21 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]

Sinonimoen eta hizkuntzalaritzako oharren ugaritasunak sarrera astunegia egiten du eta irakurleari zailtasunak jartzen dizkio. Gure kezka nasugietako bat da artikulu irakurterrazak egitea, betiere informazio osoa eta zehatza emanda. Beraz, bi termino erabilienak utzi ditut sarreran, eta hain erabiliak ez direnak (erabilera mugatuaren marka dutenak) «Sinonimoak» atalerako utzi ditut.
Bestalde, hizkuntzalariok barra-barra darabiltzagun laburtzapenak (Bizk., Ipar.) kendu ditut, bai eta letra txikiagotua ere: hizkuntzalaritzaz kanpoko irakurleek eta ikusteko zailtasunak dituztenek ere ez dute merezi irakurketa zailtzerik. --Xabier Armendaritz 2021-07-21, 13:12 (UTC)
Ulertzen ditut zure arrazoiak. Dena den, Euskaltzaindiaren asmoa marka horiekin ez da hitzak baztertzea. Izan ere, bere hiztegian sartuz Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi ditu idazleak hitz horiek erabiltzera euskara batuan, euskaldun guztien ondare komuna bihurtu daitezen. Beraz, lehen lerrotik kentzeak eta letra lodirik gabe idazteak eztabaida zabalagoa beharko lukeela dirudi, eta agian Estilo Gida, edo politikak, aldatu. Arestian eztabaida berbera izan dut beste lankide batekin.-Urtar (eztabaida) 15:26, 21 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]
Zein da zure ustez sarrera irakurgarriena? Hau (sinonimo eta marka guztiekin) ala hau (sinonimo ez hain erabiliak eta erabilera oharrak atal batera eramanda)? Irakurgarritasunak garrantzi handia baitu... eta informaziorik galdu gabe.
Euskaltzaindiak, lurralde marka bat eranstean, nahiz eta sinonimo hori ez baztertu, mugatu egiten du, eta guk ere nolabait mugatu behar dugu sarreran bertan jarri beharreko informazioa, irakurgarria izango bada. --Xabier Armendaritz 2021-07-21, 14:56 (UTC)
Bestalde, Estilo Gidan dagoeneko jasota dago hau: «Artikulu on batek, sarreraren eta, edukiz gero, infotaularen bidez, irakurleak behar duen informazio minimoa eman beharko luke». Informazio minimoa ez da sinonimo guztiak jasotzea. --Xabier Armendaritz 2021-07-21, 15:09 (UTC)
Ados, Xabier. Baina ez dakit Euskal Wikipedian "informazio minimo" hori zer den inoiz zehaztu den. Hau da, zenbat sinonimo erabili behar ditugu?
  • 1) Forma bakarra (izenburua).
  • 2) Euskaltzaindiaren Hiztegiko markarik gabeko aldaera guztiak.
  • 3) Euskara batuko aldaera guztiak.
  • 4) Gaurko euskal hiztegi guztietako aldaerak,...
Nik orain arteko wikipediako ohitura nagusia jarraituz hirugarren bidea hartu dut, beti ere lau sinonimo baino gehiago dagoenean beste paragrafo batera mugituz. Urrunago joanda, badaude laugarren aukera hartzen dutenak. Zuk batzuetan lehen bidea eta besteetan bigarrena hartzen duzula dirudi.
Zure aldaketak ez zaizkit berez gaizki iruditzen, baina wikipediako ohitura aldatzeko oinarri sendoagoa behar dugula uste dut, aurrez beste lankideen adostasuna bilatu ondoren, noski.-Urtar (eztabaida) 11:56, 22 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]

Ingelesezko Wikipediako Estilo Gidan honako hau topatu dut:

« Wikipediaren softwarearen diseinuaren arabera, artikulu batek izenburu bakarra izan dezake. Izenburu hau izen bat denean, gaiari dagozkion izen alternatiboak aipatu behar dira artikuluan, normalean lehenengo esaldian edo paragrafoan. Hiru izen alternatibo edo gehiago badago (ortografia alternatiboak, forma luzeak edo laburragoak, izen historikoak eta beste hizkuntzetako dagozkion izenak barne) edo izenei buruzko zerbait nabarmen badago, izenen atal bereizia gomendatzen da. »

Eta hau ere lagungarri izan daiteke.

Euskal Wikipedian gai honi buruzko politika zehazten ez den bitartean, Ingelesezko Wikipediako Estilo Gida jarraitzea zentzuzkoena iruditzen zait.-Urtar (eztabaida) 17:48, 15 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]