Eztabaida:Lapoblacion

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburua tildearekin[aldatu iturburu kodea]

Lapoblaciónen euskal izen arautua azentu-ikurrarekin idazten da Euskaltzaindiaren arabera. Horrela jasotzen da artikuluaren hasieran. Hala ere, nire zalantza ondokoa da: Euskal Wikipedian artikuluen izenburuak azentu-ikurrik gabe idazten ditugu, eta gero tildea badute artikuluaren hasieran jarri (adibidez: Xose Luis Mendez Ferrin edo, beste udalerri baten kasuan, Petilla de Aragon). Lapoblaciónen kasuan izenburua aldatu da tildea jarriz. Politikarik zehazturik dago honen inguruan? Nik, printzioz, azentu-ikurrik gabe mantenduko nuke artikulu hau, honi tildea jarri ezkero beste hainbati jarri beharko genioke-eta (hala ere, hori erabakita ez badago politika orokor gisa eztabaidatu beharko litzatekeela uste dut). --Orereta (erantzunak) 15:56, 30 Iraila 2008 (UTC)

Galdera ona. Nik marka jarri nion Euskaltzaindiak hala arautu duelako, baina ez daukat ezer berezirik horren alde. Ez dakit zein den Wikipediaren politika.--Assar; (erantzun hemen) 18:00, 30 Iraila 2008 (UTC)
Ni ados nago Oreretarekin. Tilderik gabe jartzearen aldekoa naiz, izenburuan bederen. --Unai (esan) 21:57, 30 Iraila 2008 (UTC)

Aldatu dut Lapoblacionera (ikurrik gabe). Hala ere, polika gisa zehaztu beharko genuke agian. --Orereta (erantzunak) 15:21, 2 Urria 2008 (UTC)


Berez euskaraz tilderik ez jartzea erabaki genuen, hizkuntza bakoitzean zeinu horrek esanahi ezberdina duelako eta, beraz, euskaldun batentzat zentzurik ez dutelako. Adibidez gazteleraz tildea jartzeak mejoré hitzan silaba nagusia azkeneko hori dela esan nahi du, baina frantsesez mejoré esango bagenu e hori ahozkatzen dela esan nahi du... hau da, oso ezberdina da. Beste hizkuntza batzuetan, adibidez, hungarieran, azentu sinpleak eta bikoitzak erabiltzen dira bokal baten ahozkera guztiz aldatzeko. Horregatik erabaki zen euskaraz ez jartzea. Euskaltzaindik tildea zergatik jarri duen azaldu beharko luke, ez guk! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:15, 2 Urria 2008 (UTC)

Nik, egia esan, egokiagoa ikusten dut artikuluen izenburua azentuekin agertzea. Hasieran, erabaki hori hartu zen euskaldun batek azenturik gabe bilatuko zuela artikulu hori (adibidez Joze Plecnik eta ez Jože Plečnik, guretzako berexi xamarra delako). Horrekin ados nago, baina berbideraketak ditugunez, zergatik ez artikuluaren izenburua ONGI idatzi eta gaizki edo errezatik berbideratu? Nik horrela egingo nuke, euskarazko wikipediaren zehaztasunaren izenean. --josugoni (erantzun hemen) 16:51, 2 Urria 2008 (UTC)
Eta wikipedia honetan gertatzen den gauzarik berexiena zera da: erderetako izen asko eta asko euskaratzen ditugula eta euskarazko izen asko berezko grafian uzten (ikusi Ana Aguirre). Batez ere azentuen inguruan iruditzen zait gertatzen dela hori (Enontekio adibidez). Ez naiz ari euskarazko baliokide duten kanpoko izenez (adibidez Txina edo Erroma). Nire ustez, horren inguruan Berriako estilo liburan agertzen diren irizpideak gureak baino txukunagoak dira... --josugoni (erantzun hemen) 16:55, 2 Urria 2008 (UTC)::
Eztabaida interesgarria da, ezen, Mao Tse Tung, Mao Zedong, Máo Zédōng edo 毛澤東 idatzi beharko genuke zehaztazunaren izenean? Nire proposamena honakoa da: gai honen inguruan eztabaida zabalgo bat irekitzea Txokoan, nik ere hainbat gauzen inguruan dudak ditudalako, noski!-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:58, 2 Urria 2008 (UTC)
Ederto. --josugoni (erantzun hemen) 17:02, 2 Urria 2008 (UTC)