Eztabaida:Latzen
Gehitu atalaHobekuntzak
[aldatu iturburu kodea]Aupa! Autopromozio plantilla gehitu dela ikusi dugu, ikasten gabiltza, artikulua eguneratu, argazkiak eta erreferentziak gehitu ditugu besteak beste. Zer izan behako litzateke hobetu beharrekoa? Mila esker! ;-) Latzen taldea (eztabaida) 09:48, 27 maiatza 2026 (CEST)
- Aupa @Latzen:
Kontzientzia ala infernua izan zen haren lehen estudio-diskoa. Oihuka diskoetxearen arabera, lanak batzen ditu metal arloan dauden erritmo desberdinak. Kanta azkarrak, gogorrak, boteretsuak eta zanpakorrak ditu, gitarren indarrean egindakoak eta ahots garbi eta melodiatsuak lagunduak. Makinak ederki funtzionatzen du bizi-bizi zein makal, eta baladen egituran doazenak ez dira atzean gelditzen. Tonu epiko, metalzale eta heavyak. Hitzak zainduak dituzte eta giza arlokoak dira batik bat, baina maitasunezkoak ere badituzte. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute Laztana abestia.
- edo
1995. urtean, lehen maketa atera zuten, Heriotzari deika izenekoa. Sei abestiz osaturiko lehen grabazioak sekulako arrakasta izan zuen Euskal Herriko gazteen artean.
- bezalako baieztapenek erreferentziak behar dituzte. Orokorrean ez dago ondo batek norberari buruzko edo norberaren taldeari buruzko artikulua egitea, eta, horrela izanez gero, kontu handia eduki behar da esaten dena objetiboa dela eta baloraziak egiaztagarriak direla ziurtatzea, erreferentzia egokiak txertatuz.
- Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:37, 27 maiatza 2026 (CEST)
- Aupa berriro! Ados, eskerrik asko argipenagatik. Begiratu dugu eta testu hori bere garaian Oihuka diskoetxeak, Ritxi Aizpuruk, Kontzientzia ala infernua (1996) diskorako idatzi zuen testu bat da (lehendik artikuluan zegoena, guk ez dugu idatzi), baita ere Oihuka diskoetxearen ondorengo bigarren azalpena Ardi larruz (1998) bigarren diskoarentzat.
- Arrazoi osoa duzu, entziklopedia batean agian ezin da horrela utzi modu objektiboan balego bezala. Neutraltasuna bermatzeko, pasarte hori ezabatzea edo horrela aldatzea proposatzen dugu, diskoetxearen hitzak direla argi utziz: adibidez,
- «Oihuka diskoetxeko Ritxi Aizpururen arabera, lanak metal arloan dauden erritmo desberdinak batzen ditu, "tonu epiko, metalzale eta heavyak" uztartuz. "Hitzak giza arlokoak dira batik bat, baina maitasunezkoak ere badituzte. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute Laztana abestia"» eta bigarren textu soilik:
- «1995. urtean, lehen maketa atera zuten, Heriotzari deika izenekoa. Sei abestiz osaturiko lehen grabazioa.»
- Guk azken egunetan gehitu dugun informazio bakarra oraingo gure itzulerari eta "Denboraren orbainak" disko berriari buruzkoa da, prentsako erreferentziez eta gain. Gure interes-gatazka dela eta, ez dugu artikulua zuzenean ukituko; beraz, wikilari baten batek lehengo testu hori egokitu eta autopromozio txantiloia kenduko balu. Mila esker zuen lanagatik!
- Latzen taldea (eztabaida) 18:44, 27 maiatza 2026 (CEST)
- @Latzen: ederto :) -Lainobeltz (eztabaida) 23:03, 27 maiatza 2026 (CEST)