Eztabaida:Lehen Mundu Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cscr-featured.svg Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona: Artículo bueno.svg
  • Kalitatea: Artículo bueno.svg
  • Erreferentziak: Artículo bueno.svg
  • Wikituta: Artículo bueno.svg
  • Gramatika eta ortografia: Artículo bueno.svg

Azken erabakia:
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2012-08-07.


Italiaren rola[aldatu iturburu kodea]

Gudaldi honetan 32 herrialdek parte hartuko zuten, horietatik nagusienak hauek izan ziren: Lehen Mundu Gerrako Aliatuen aldetik: Frantzia, Bretainiar Inperioa, Errusiar Inperioa, Estatu Batuak, Italia eta Serbia

Esaten duzunez, Italia Aliatuen aldean zegoen, baina lehenik eta behin beste aldean egon zen, gero neultraltzat jo zuen bere burua eta azkenik Aliatuen alde egin zuen. —Aurreko iruzkin sinatugabea 88.16.56.64 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-03-29, 18:48).

Txukun idatzi[aldatu iturburu kodea]

Mesedez, saiatu txukun idazten. Nekagarria da behin eta berriro akats berberak artikuluz artikulu zuzentzen ibili beharra. Batez ere oso nabarmena da "-larik" moduko formetan. Ia beti gaizki erabili ohi da, seguruenik Hegoaldeko norbaitek idatzia izan delako eta ez duelako ondo ulertzen nola erabili behar den Iparraldean ohikoa den forma hori.

Bestalde, artikulu bat idatzi nahi duenak, gutxieneko euskara ondo xamar menperatzeaz gain, testu bat modu ulergarrian idazten jakin beharko luke. Ez dut esan nahi batek idazle profesionala izan behar duenik wikipedian idatzi ahal izateko (nik neuk ere akatsak egiten ditut, tarteka), baina artikulu honetan aurkitu dudan ondorengo paragrafoa bezalakoak ez dira onargarriak. Nik bizpahiru aldiz irakurri behar izan dut ustez esan nahi duena ulertzeko:

Are gehiago urre patroia utzi zenean, munduko merkataritzan funtsezko baitzen, eta, hala, herri askoko diruek behera egin zuten, balio galera oso desberdinekin. Hortaz, hautsiak zeudelarik merkataritzaren mekanismo naturalak, Europako herri guztiak, gizarte antolamendua eta azpiegiturak suntsituak zeuzkatelarik, soldadu ohiak berriz hartu, alargunei lagundu eta gero eta handiagoa zen langabeziari erantzun behar ziotelarik, denak zeuden zor ikaragarrien mende (Estatu Batuen mesedetan gehienetan).


--188.87.239.161 16:21, 7 uztaila 2014 (UTC)