Eztabaida:Luis de Uranzu Kultur Taldea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Autopromozioaren oharra[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek "Autopromozio kutsua du" oharra agertu da "Luis de Uranzu" Kultur Taldearen orrian. Neuk sortu dut orrialdea, eta ez dut zer ikustekorik ez inolako harremanik talde horrekin. Interesgarria iruditu zait 1982. urtetik Bidasoaldean kultur lan polita egiten ari den talde baten nondik-norakoak wikipedian egotea, eta horregatik sortu dut artikulua. —Aurreko iruzkin sinatugabea Joxan Garaialde (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2021-03-01, 18:09).

Ohar hori neuk jarri dut, Joxan, artikuluak ez duelako idazkera entziklopedikoa, neutroa. Adibidez, bigarren paragrafo osoa: datuak eman behar dira, tonu albait objektiboenean; eta ez elkarteko lehendakariaren hitzak. Gainera, artikuluak idazkera poetikoa du, elkartearen webgunerako, aldizkari baterako edo blog baterako egokia; baina ez, ordea, entziklopedia baterako.
Autopromozioaren ohar horrekin ez dut esan nahi artikulua ezabatuko denik. Kontua da edukia bakandu behar dela, eta estiloa orraztu. --Xabier Armendaritz 2021-03-02, 09:18 (UTC)
Aldaketa batzuk egin ditut. Oraindik bukatu gabe dago. Buelta batzuk eman behar dizkiot. Dena den, era horretan ondo legoke?