Eztabaida:Luisa Goiria Mardaratz
Gehitu atalaItxura
(«Eztabaida:Luisa Goiria Mardaraz» orritik birbideratua)
Latest comment: duela 5 hilabete by Josi in topic Zendu zeneko adina
Zendu zeneko adina
[aldatu iturburu kodea]Webguneko artikuluan, "Bitzitza" atalean, "Luisa Goiria Mardaras (...), 89 edo 90 urte zituela" adierazten da. Jaio eta hil zaneko data konkretuak jakinda, 90 urte beteta eukazala hil zala ziurra da eta beraz, idatzita dagoan datu hori ez da zuzena. Hortaz, eskertuko neuke esaldi hori aldatzea, datu zuzenak jarriz. ~2026-23510-00 (talk) 14:02, 17 apirila 2026 (CEST)
- Kaixo Xabier: eskerrik asko zeure iruzkinagatik.
- Emakume honen biografia egiten hasi ginetean ezer gutxi genekien berataz. Gerra aurretik lan egin zuen andereño bat zela eta Frankismo garaian bere arrastoa ezabatzen eta bizitza konplikatzen saiatu zirela besterik ez: errepresaliatua izan zela. Hasieratik "LANEAN" plantilla jarri genuen, datuak lortu ahala osotzen ari ginelako
- Jaiotze data topatu genuen eta familiari heriotzaren berri telefonoz eskatu ondoren osotu genuen bizialdia.
- IZENA eta ABIZEN BIAK
- Frankismoaren ondoren emakume honen aipamen bakarra Gregorio Arrien pasiotarraren liburu batean aurkitzen zen, "La Generación del Exilio" non L. Goiria besterik ez zen agertzen. Luisa zela bere izena, eta aitaren eta amaren abizenak Goiria eta Mardaraz zirela ere kostatu zitzaigun baieztatzea.
- Bi izenak jartzea erabaki konziente eta garrantzitsu bbat da, Wikiemakumeok taldean ari garenontzat gutxienez; ez da "nahasbiderik dagoen kasuetan" baizik eta pertsonaren genealogian garrantzia duten senideak ikustarazteagatik. Eta beren-beregi Euskal Herrian gure amek eragin eta pisu handia euki dutelako.
- Beraz ondo baderitsozu, berriro itzuliko diogu Luisari bere aitaren eta amaren abizenak.
- Eta gomendio bezala, propostzen dudana da, abizen bakarra daukaten biografietan biak jartzen hastea, nahasbiderik ez egon arren. Pertsona bakoitzaren jatorria hobeto ezagutuko dugulako.
- Hala ere EZTABAIDA horrialdea denez, zeure iritzia, eta orain arte esaldi hau idaztera eraman zaituzten arrazoiak "abizen bakarra jarri ohi dugu nahasbiderik ez bada"... gustura ezagutuko eta eztabaidatuko nituzke.
- Eskerrik asko
- Josi Sierra Orrantia josi (eztabaida) 18:41, 7 maiatza 2026 (CEST)
Eginda. --Xabier Armendaritz
2026-04-17, 16:35 (UTC)