Eztabaida:Martin Arrada Kruzat

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Martin Arradakoa» orritik birbideratua)

Euskararen ezagutza[aldatu iturburu kodea]

@Iñaki LL: Nik ere uste dut euskaraz jakingo zuela, baina ez dut daturik hori baieztatzeko. Ez dut ezer ere aurkitu, nahiz eta beste euskal nabigatzaile eta konkistatzaileekin harreman ona zuela argi dagoen. Pentsatzen dut Iruñean, garai hartan, administrazio lanetan aritu nahi zutenek bazekitela euskara, baina Deikaztelun ere hala izango zen? Egia da ere familiak Endarlatsan errota bat zuela, beraz nolabait komunikatuko ziren bertan ziurtasunez euskaldunak zirenekin. Nola aipatu dezakegu gai hau? -Theklan (eztabaida) 21:51, 24 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

@Theklan: Tamalez arazo sistemiko bat da, gure herriak gutxitan erabili baitu hizkuntza idatzian, eta ia anatema zen idatziz, garai hartan hura baliatu zutenen justifikatu beharrek eta azalpenek agerian uzten duten bezala. Nik ulertu dut bera Iruñekoa dela eta hor hazi zela haurretan: ezinezkoa ez jakitea. Are gehiago hizkuntzalari eta hizkuntzetan interesatua izanik, hainbeste euskaldun misiolari ziren bezala.
Orduan euskaraz zekitela ez zen aipatu ere egiten, ez baitzen beharrik ere ikusten, default euskaldunak ziren eta aipatu ere ez zen egin behar, Nebrijak bere gaztelaniazko Grammatican aipatzen zuen bezala ("[pare que] vizcaínos y navarros también la aprendan [la lengua castellana]", 1492). Antzeratsu Beriain 1621an, Tratadon, euskara Iruñeko hizkuntza eta Nafarroako gehienekoa zela adieraziz. -Iñaki LL (eztabaida) 22:35, 24 urria 2020 (CEST)[Erantzun]
Ados, bai. Ziurrenik hala izango da eta nik ere duda izan nuen aipatu edo ez. Momentuz, hala utziko dugu (ez dut uste inork zalantzan jarriko duenik). Theklan (eztabaida) 23:40, 24 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Martin Arradakoa jarri dut, berez Erdi Aroan erabilitako patronimikoa dela erabakiz. Berak "Derrada" sinatzen zuela ikusi dut, eta batzuetan "De Herrada" bezala agertu da. Bere arbaso izan zen Rodrigo Semenez Arradakoaren kasua erabili dut abizena horrela jartzeko. -Theklan (eztabaida) 23:46, 24 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Hala dirudi gaztelaniaz ere, eta itxura osoz erromantzeko moldaketa grafiko bat da. -Iñaki LL (eztabaida) 10:24, 25 urria 2020 (CET)[Erantzun]

Bigarren abizena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Urtar, Arradakoa (III) kendu duzu eta, trukean, "Kruzat" jarri. Ez nago bigarren abizena jartzearen kontra; ez ninduke harrituko, hala ere, beste Arrada Cruzat bat egotea. Hori da nire zalantza: "Cruzat" iruditzen zaidala ortografia, euskal abizena ez delakoan, okzitaniera baizik. Beharbada erromantze formako euskal izena izan daiteke. Non ikusi duzu? -Iñaki LL (eztabaida) 00:14, 24 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Eskerrik asko zure iruzkinagatik, Iñaki LL. Zuri erantzunez, Wikipedian Martin Arrada bakarra dugu, baina jakin badakigu historian beste bi izan zirela. Martin de Rada Cruzat erabiltzen dute Real Academia de la Historian, eta ez dakit beste Martin Arrada Kruzat ospetsua agertuko den. Beste aldetik, EIMA eta Euskaltzaindiaren arabera, garai honetako deituretan ez da "de" edo "-koa" erabiltzen euskaraz, ikus Katalina Erauso edo Alonso Ertzilla, adibidez.
Kruzat abizena XIII. mendetik dugu Iruñean. Orduan Crozat idazten bazen ere, ez dakigu zehazki haren jatorria. Beharbada hasiera batean okzitaniako abizena izan zen, baina gaur egun Gascon eta Tajonar izen erromantzeak euskaraz Gaskon eta Taxoare idazten baditugu, ez dakit zuzena den euskaraz Cruzat erabiltzea, Kruzaten ordez. Gainera, Wikipedian Redin eta Kruzat jauregia badugu. Hala ere, Cruzat hobesteko arrazoiak baldin badituzu, agian aldatu egin behar da.-Urtar (eztabaida) 11:18, 24 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Ederki Urtar. Ikerketa baten ezean, zaila da jakiten erroa zein den eta, leinu horrek Iruñean tradizio luzea duenez, zilegi izan bedi ortografia euskaratzea. "-koa" lokatiboari dagokionez, kontua da ea toki bati egiten dion erreferentzia, edo erdal modismoaren ondorioa den. Leinuetan, kasu honetan bezala, arazoa izan daiteke leinuko kide bat Behe Erdi Aroan aipatu izan bada ("Arradakoa"), Aro Modernoan nola beharko lukeen.
Onena da, nolanahi ere, gai hauekin guztiekin Wikiproiektu bat sortzea (antroponimia), atzean eztabaida hauek dituela. Nire iritziz azken arauetako kasu batzuk problematikoak izaten jarraitzen dute Erdi Arorako, hala nola ponte izenean Azeari > Aznar bihurtzea, eta Aznartz erromantze peto-petoa, jatorrizko "Aze(a)ri" ponte izen erregularretik urrun (ohiko bokal arteko "n"rik gabe, cf. Cestona > Zestoa, etab.)]. -Iñaki LL (eztabaida) 21:32, 24 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko, Iñaki LL. Gure antroponimia politika jarraituz, Euskaltzaindia eta EIMAren irizpideak erabiltzen ditugu Wikipedian. Horien arabera, uste dut kasu honetan Arradakoa genukeela Erdi Aroan, eta Arrada aldiz Aro Modernoan, nahiz eta erdaraz Aro Modernoan de Rada izan.
Pozik hitz egingo nuke beste izen batzuei buruz, baina horretarako agian hobe genuke beste nonbait jarraitzea; adibidez, beste eztabaida orri batean, txokoan edo beharbada gai hauetarako sortu daitekeen Wikiproiektuan.-Urtar (eztabaida) 13:18, 25 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Kaixo Urtar, Ybarra kasurako sortu da ere salbuespen bat, hori ere eztabaida daiteke, Euskaltzaindiak ez dituelako kasuistika guztiak barne hartzen: izenak guk erabiltzen ditugu praktikan gure ekarpenetan. Hala ere, ez naiz horretara sartuko; izen aldaerak lehen lerroan argitu daitezke. Wikiproiektuarekin ados. -Iñaki LL (eztabaida) 11:25, 26 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Eskerrik asko Lainobeltz Antroponimiako esteka gehitzearren! Hau duzu nire galdera: nola egin Txokoko eztabaidak iraunkorki estekatzeko? Uste dut noizbait aipatu egin zela nola egin, baina ni lehendabiziko aldiz saiatu nintzenean (atal bakoitzerako "#" jarriz) ez zuen funtzionatu. Jakin bai? -Iñaki LL (eztabaida) 23:04, 26 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Aupa Iñaki LL Joan txokoan estekatu nahi duzun eztabaidaren izenburura, eta eskuinaldeko izartxoaren azpiko menuan sakatu lotura iraunkorra. Horrek eztabaida zehatz hori kargatuko du; URLan Topic:txurroa ikusiko duzu, eta hori da esteka. Adibidez [[:Topic:Vx1h4uflbvdakvq8|Nafarroako Errege-erreginen izenei buruzko eztabaida]] kodeak Nafarroako Errege-erreginen izenei buruzko eztabaida esteka emango dizu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:22, 26 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]