Eztabaida:Mazkar arantzagabe

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Izen aldaketa proposatzen dizuet. Hasiera batean ez ziren bereizten Barbatula barbatula eta Barbatula quignardi espezieak. 2007an egindako ikerketa batek erakutsi zuen gure ibai eta erreketan dabilen espeziea ez dela Barbatula barbatula, baizik eta Barbatula quignardi. Itxura denez, Barbatula barbatula espeziea Espainian geroztik sartutako espeziea da, Europa osoan arruntagoa dena, baina ez da Euskal Herriko ibaietara iritsi. Horregatik, proposatuko nuke, euskara batuko izena Mazkar arantzagabea, Barbatula quignardi espeziearekin erabiltzeko. Gaztelaniazko orrialdean begiratzen badugu, horixe da egin dutena. Lobo de río izena Barbatula quignardiri jarri diote, eta Barbatula barbatula izenarentzat ez dute izen arruntik jarri, bere horretan baizik, Barbatula barbatula.