Eztabaida:Mengala
Gehitu atalaMengala? zalantzazkoa izena eta edukia
[aldatu iturburu kodea]Wikidatan eta beste hizkuntzetan deskribatzen dena ez da Mari Domingiren buruan ezagutu duguna, euskal andrazkoen buruko tradizionala, baizik eta moja batzuek erabilitako buruko hegal-zabala. Beste buruko mota bat, argi eta garbi.
Euskal Herriko historiaren 100 objektuetan sartu dugu Mari Domingirena, eta harentzat badugu jada wikidata eta Commons, eta artikulu berria han sortu beharko dugula uste dut. Baina proposatzen dudan izena da Euskal emakumeen antzinako burukoak, ze mengala delako hau ere ez dakit nondik irten den... igual errepasatu behar dira erreferentziak zehatzago, baina OEH-k beste adiera bat ematen dio (kofia edo belo fin bat, nonbait; eta ez da hori ez Mari Domingirena ez mojena), eta Euskaltzaindiaren hiztegian ez dago mengalarik. Luistxo (eztabaida) 12:09, 9 martxoa 2025 (CET)
- Luistxorekin nahiko ados nago. Artikuluan bertan Europako beste lekuetako eta garaitako kofiekin nahasten du. "Mari Domingirena" kofia mota bat da, baina berea duen izaera markatua dauka. Artikuluan adibidez, esaten da "ez dira bakarrik Euskal Herrian erabili". Esaldi hori nahasgarria da, Europako beste herrialdeetako irudiak begiratzeko esaten duelako ondoren. Baina ez da bakarrik euskal; berez, EHtik haratago, Kantabrian, Asturiasen, Burgosen, Errioxan; Aragoin eta Gaskoinian erabili zen, eta irudi bat gutxienez agertu da Leonen. Hainbat artikulu akademikotan, gaztelaniaz, "tocado cuerniforme" edo "tocado corniforme" esaten diote: https://www.euskonews.eus/zbk/540/tocados-corniformes/ar-0540001004C/. Eta euskaraz, "buruko/ibiki". https://euskalbideak.wordpress.com/2019/07/18/burukoa-sobre-el-tocado-corniforme-de-las-mujeres-vasca/ eta https://www.goteo.org/project/burukoak eta https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20210111/euskal-emakumeen-burukoak-inposaketa-zartatu-zuen-jantzia. Baina burukoa, azken finean, oso orokorra da. Erakusketa honetan Adar formako burukoa esan zioten: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/ekitaldia/2018021212365789/adar-formako-xvi-mendeko-burukoen-erakusketa/kulturklik/eu/ eta STMren erakusketa iraunkorrean: https://www.santelmomuseoa.eus/m/exposiciones-detalle.php?id=8511&lang=eu
- Beste iturri batzuk gaztelaniaz:
- https://opusincertumhispanicus.blogspot.com/2021/03/el-tocado-cuneiforme.html
- MEDINA GONZALEZ, AMAYA: Tocados corniformes y otros tocados altos en España durante el siglo XVI según los Álbumes de trajes (Artikulu horrek aztertzen du buruko horren sorrera eta zabalkunde historikoa) Suna no onna (eztabaida) 16:31, 9 martxoa 2025 (CET)
- adar bakarreko burukoa: https://herribizia.errenteria.eus/agenda/ekitaldia/xvi-burukoak-eta-jantziak-oc2pn8/ (Bi adarrekoak frantziar-borgoinarrak ziren eta aurreko mende batekoak)
- adar-burukoa: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/janzkera-euskal-herrian/ar-74070-123015/ Suna no onna (eztabaida) 16:38, 9 martxoa 2025 (CET)
- Hala ere, adardun burukoa izen "akademikoagoa" da, eta berez euskaraz eta gaztelaniaz bertakoek erabili zituzten izenak "Hitzaren jatorria eta beste izendapen batzuk" atalean azaltzen da modu laburtuan. Suna no onna (eztabaida) 16:46, 9 martxoa 2025 (CET)
- Mengala, buruko mota horretarako, Eibarren erregistratua dagoen izen bat da. beraz, izen horrekin utzi dut eta atal batean azaltzen dira jaso dituen izenak Suna no onna (eztabaida) 21:57, 10 martxoa 2025 (CET)
- Eskerrik asko... orduan, 100 objektuen kontuan, balio du mengala honek (eta kideko terminoek), han izendatu dugun "Euskal emakumeen antzinako buruko" delakorako, commons-en "Late medieval and Early Modern period female headgear of the Basque Country" ingelesez esana? Beste modu batean Balentziagak egindako buruko hauek guztiak mengalak ditugu? Luistxo (eztabaida) 07:29, 11 martxoa 2025 (CET)
- Bai, mengalak edo beste izenen bat; modu askotan izendatzen ziren. Mengala, Erdi Aroan, jatorrian oihal fin bat zen. Agian (nere hausnarketa), garai jakin batean ohila horrekin egiten zituzten buruko horiek eta izen hori hartu zuten Eibarren. Suna no onna (eztabaida) 08:42, 11 martxoa 2025 (CET)
- Eskerrik asko... orduan, 100 objektuen kontuan, balio du mengala honek (eta kideko terminoek), han izendatu dugun "Euskal emakumeen antzinako buruko" delakorako, commons-en "Late medieval and Early Modern period female headgear of the Basque Country" ingelesez esana? Beste modu batean Balentziagak egindako buruko hauek guztiak mengalak ditugu? Luistxo (eztabaida) 07:29, 11 martxoa 2025 (CET)
- Mengala, buruko mota horretarako, Eibarren erregistratua dagoen izen bat da. beraz, izen horrekin utzi dut eta atal batean azaltzen dira jaso dituen izenak Suna no onna (eztabaida) 21:57, 10 martxoa 2025 (CET)
- Hala ere, adardun burukoa izen "akademikoagoa" da, eta berez euskaraz eta gaztelaniaz bertakoek erabili zituzten izenak "Hitzaren jatorria eta beste izendapen batzuk" atalean azaltzen da modu laburtuan. Suna no onna (eztabaida) 16:46, 9 martxoa 2025 (CET)
- Gaur irakasle batek ikusi du "mengala" hitza eta esan dit Nafarroako dokumentazioan, baita gaztelaniazkoan ere, "tontorra" agertzen dela. Theklan (eztabaida) 21:22, 11 martxoa 2025 (CET)
- Artikuluan bi formak eta beste batzuk jarri ditut. Mengala Eibarreko hitza da, eta izen hori ematen duen dokumentazioaren zatia jarri det. mengalarekin berdin. Irakasleak beste dokumentu batzuk ezagutzen baditu jarri ditzazkegu. Nik hasieran tontorra jarri nuen, eta gero, mengala-ra itzuli nuen artikulua hori ere dokumentatua delako eta hasieran jarri zuenaren erabakia errespetatzea erabaki nuelako. Suna no onna (eztabaida) 08:31, 12 martxoa 2025 (CET)
Dantzan.eus guneko artikulua
[aldatu iturburu kodea]Dantzan.eus gunean libre argitaratzen dituzte testuak, eta hemen ederra egin dute mengalei buruz: https://dantzan.eus/kidea/erubio/christoph-weiditz-trachtenbuch. Nik uste aukera dugula hortik edukia hartu eta gurea osatzeko, ezta? Theklan (eztabaida) 08:37, 18 ekaina 2025 (CEST)
- Nik ikusi dudanez, ez da zehazki mengalari buruzkoa, Chistoph Weiditzen Trachtenbuch (jantzien liburua edo) liburuari buruzkoa baizik. Mengalari buruzko artikuluan aipatzen da eta bere irudietako batzuk jarrita daude. Hala ere, mereziokko luke tratatu horri burzuko artikuluaegitea, commonsen liburuko irudiak daudelako, denak edo, alemanez iruzkinduak. https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Trachtenbuch_des_Christoph_Weiditz (Amerikako irudiak ere oso interesgarriak)
- https://clasicoshistoria.blogspot.com/2020/03/christoph-weiditz-libro-de-vestimentas.html Suna no onna (eztabaida) 09:40, 18 ekaina 2025 (CEST)
Markina-Xemeingo afera
[aldatu iturburu kodea]Markina-Xemeinen 1571-1572ean arazoa egon zen emakumeek zeramatzaten burukoekin, eta horren dokumentazioa dago Real Chancillerían. Zorionez, dokumentua eskaneatuta zuten, eta jaitsi, PDFa sortu, eta igo dut Commonsera: File:Pleito_de_los_regidores_de_Marquina_con_Martín_de_Bidarte_y_otros_vecinos_de_la_villa,_sobre_la_reforma_y_guarda_de_cierta_ordenanza_respecto_a_los_tocados_de_las_mujeres.pdf. Norbaitek nahi badu landu gaia, hemen badituzte erreferentziak: https://www.cultura.gob.es/cultura/areas/archivos/mc/archivos/acv/actividades/doc-destacados/sapas-moldas-marquina/presentacion.html Theklan (eztabaida) 19:37, 25 azaroa 2025 (CET)