Eztabaida:Biarritz

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Miarritze» orritik birbideratua)

Biarritz / Miarritze[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiak onartutako izenak "Biarritz" eta "Miarritze" dira. Euskaldunon artean Biarritz hedatuago dagoenez, izenburua aldatuko nuke.

Ados --josugoni (hemen idatzi) 15:31, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Geografia, kultura, ekipamenduak eta abar[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Biarritz» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Biarritzeko ala Biarrizko ?[aldatu iturburu kodea]

Norbaitek badaki nola idatzi behar den, "Biarritzeko" ala "Biarrizko"? Euskaltzaindiaren arauan ez du aurkitu. Wikipedian "Biarrizko" da gehien ageri dena ("Zarauzko" antzera), baina zalantza dut ez ote den "Biarritzeko". Horrela ageri da Biarritzeko euskara bulegoaren webgunean (adibidez Biarritzeko herriko etxea) eta Kazeta.info webgunea (Les Bascos Biarritzeko hautagaiekin bilduko dira LGBTen aurkako diskriminazioa eztabaidatzeko). Hala bada, aldatu behar! --josugoni (erantzun hemen) 21:20, 28 martxoa 2014 (UTC)

Biak dira zuzenak. Euskara batuan, kontsonantez bukatutako leku izen guztiek har dezakete -e- epentetikoa, leku genitibozko atzizkia eranstean. Berdin dira zuzen Zarautzeko eta Zarauzko, nahiz eta tradizioan eta erabileran azken forma horrek duen nagusitasun erabatekoa. Eta berdin dira zuzen Eibarreko / Eibarko, Gasteizeko / Gasteizko, Beasaineko / Beasaingo, nahiz eta euskara batuan forma epentesigabeen alde egin dugun nabarmen (Zarauzko, Eibarko, Gasteizko, Beasaingo). Eta abantaila handia du epentesia ez erabiltzeak: horrela garbiagoa baita leku izen horiek ez direla Zarautze, Eibarre, Gasteize eta Beasaine, hurrenez hurren.
Biarritzen kasuan, gaia aztertuta, egia da Biarritzeko dela formarik erabiliena Lapurdin bertan. Hala ere, Biarrizko ez nuke sistematikoki ezabatuko euskal wikipediatik, abantaila baita Biarritze zuzena ez dela garbi uzteko (Miarritze formaren eraginez ontzat jotzeko arriskua ikusten baitiot).
Beraz, nire proposamena: artikuluen izenburuetan sistematikoki Biarritzeko forma erabiltzea (Biarritzeko kantonamendua, konparazione), eta gainerako Biarrizko guztiak bere horretan uztea. --Xabier Armendaritz 2014-04-01, 22:14 (UTC)

Artikulu nabarmendua izateko balorazioa[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia:
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2016-8-19.


Iruzkina: Ondo egituratuta dago eta behar diren edukiak ukitzen ditu, gehienetan ederki landuak daude; oro har, ondo wikitua dago. Aitzitik, kohesioa falta zaio. Akats ortografikoak eta tipografikoak daude, eta atal jakin batzuek erreferentziak behar dituzte. Hori konponduz gero, nabarmendu daiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 10:57, 19 abuztua 2016 (UTC)