Eztabaida:Miguel Servet

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egun on Lainobeltz! Miguel Servet Tuteran jaio delaren ikerketa bat dagoenez eta posiblea denez bertan sortua izatea, gehitu ahal diozu "Tutera" jaiotza lekua infotaulari? Eredu on bat moduan (askotan bezela), ingelesezko wikipediaren artikulua dago. Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 10:33, 28 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]

@Oraina: Egina -Lainobeltz (eztabaida) 12:07, 28 ekaina 2021 (CEST)[Erantzun]

Miguel Servet, tuterarra[aldatu iturburu kodea]

Gabon Oraina! Iruditzen zait badela ordua jaiotzaren gaia argi azaltzeko. Denbora luzaz azterketa okerrak egin izanak eta Nafarroaren auzi inkomodoa tartean izateak Villanueva de Sigüenara lerratu izan badute haren jaiotza, egungo ikerketa osatuagoek argi utzi dute bere abizentzat "Villanueva" erabiltzea bere jatorri judua ezkutatzeko modu bat zela, abizen generiko bat erabiliz (nahiz eta bere familiaren zati bat bazen herri horretakoa). Miguel Servetek Nafarroaren patuaz hitz egin zuen, irudipen ezkor bat emanez.

Esan behar da Miguel Serveten izena daraman erakunde bat dagoela, fundazio bat oker ez banabil, Aragoiko Villanueva horretan finkatua, eta beraz zalantza hedatzen jarraituko dutela batzuek. Nire iritziz, infotaulatik desagertu behar da Sigüena, eta testu gorputzean bertan Villanueva de Sigüena jaio izanaren teoria zaharra azaldu. Joseba Aurkenarenaren artikulua ere aski argigarria da. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 00:33, 4 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]

Gabon Iñaki LL! Ba nik ez dut hain argi ikusten. Serveti buruzko ikerketak egin dituztenen artean iritziak guztiz zatituta daude eta ez dira gutxi bai alde batean bai bestean daudenak. Ondorioz, ez nintzateke lerratuko alde zehatz batean. Bestalde, bidali zenidan artikulua interesgarria da baina ezin izan naiz ikerketaren orrian sartu eta ez zait bidezkoa iruditzen Villanueva de Sigüenako kontua kentzea ez baldin bagaude guztiz ziur. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 23:07, 5 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]
Datu eguneratuenek adierazten dute tuterarra zela, eta berberak esan zuen, Joseba Aurkenarenaren artikuluan aipatua, tuterarra zela. Gertatzen da tradizioz esan dela Villanuevakoa zela, datu berriak azaldu arte noski, alegia, Elkanok mundubira egin arte dokumentu ikasi kristauek mundua laua esaten zutenean bezala. Ingelesezko artikuluan aritu nintzen, eta Javier Gonzalez Etxeberriaren artikulua irakurri nuen bere garaian; uste dut oso zorrotza eta argigarria zela.
Nolanahi ere, ez dut denborarik detaile gehiagotan luzatzeko, eta eztabaidan beste interbentziorik ez badago, ez dut gehiagorik esateko hemen. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 23:42, 5 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]