Eztabaida:Nafarroako Foru Erkidegoa

Wikipedia(e)tik
Eztabaida:Nafarroa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Iritzi bat[aldatu iturburu kodea]

ORRI HAU IZUGARRIZKO NAHASMENA DA, NAFARROA HISTORIKOA (NAFARROA GARAIA + NAFARROA BEHEREA) ETA NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA (NAFARROA GARAIA) NAHASTEN DITU ETENGABE. NIK HIRU ORRITAN ZATITUKO NUKE: NAFARROA GARAIA (EDO NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA), NAFARROA (HISTORIKOA) ETA NAFARROA BEHEREA. 80.32.68.50ren iritzi bat da, artikuluan idatzitakoa. Nik hemen kopiatzen dut. --Pello 11:46, 16 Ekaina 2006 (UTC)

Erkidego ala Komunitatea[aldatu iturburu kodea]

Hemen bozketa-txiki bat proposatzen dut:

  • Euskarazko izen ofiziala Nafarroako Foru Komunitatea da eta ez Erkidegoa. Aldeko bozka Nafarroako Foru Komunitatea deitzeko izango da eta aurkakoa, orain bezala mantentzeko.

Ados[aldatu iturburu kodea]

  1. Kabri, (erantzunak hemen) 19:59, 18 Martxoa 2007 (UTC)
  2. --palazioberri (erantzun hemen) 22:53, 2010eko apirilaren 19an, 2010 (UTC)
  3. --Theklan · Eztabaida · E-maila 21:50, 19 Apirila 2010 (UTC)
  4. --Orereta (erantzunak) 21:52, 19 Apirila 2010 (UTC)

Aurka[aldatu iturburu kodea]

  1. --josugoni (erantzun hemen) 22:53, 18 Martxoa 2007 (UTC)
  2. --An13sa 13:33, 20 Apirila 2010 (UTC)
  3. --Zariquiegui erantzuna hemen jarri 21:49, 03 Maiatza 2010 (UTC)
  4. --Unai (esan) 09:07, 4 Maiatza 2010 (UTC) iruzkina: bai bitxia bozketa hau: 2007an hasi zen... :-)
  5. --Miriku 11:52, 4 Maiatza 2010 (UTC)
Eztabaida amaitutzat ematen da, gainera badirudi eztabaida 2007an hasi zela eta 2010ean bukatu dela. Artikuluaren izena mantenduko da.--An13sa 19:26, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Mapa[aldatu iturburu kodea]

El mapa de situación de Navarra no se corresponde con la realidad, ya que a fecha de hoy "Euskal Herria" no es una división administrativa reconocida (no entro a discutir si debería o no serlo o si lo será o no, simplemente a fecha de hoy no lo es).

Por tanto el mapa correcto debería ser el que sitúa a Navarra como comunidad aautónoma de España.

-Nokiero 21:36, 3 Ekaina 2010 (UTC)

Aupa, En la euskarazko wikipedia tenemos en cuenta euskal herria, como realidad socio cultural, y situada en ese espacio geografico, asi que ese es el mapa. puedes mirar el resto de los herrialdes. tambien se indica que es una comunidad autonoma de espana, asi que no hay problema.--Inigoruiz (eztabaida) 17:31, 16 azaroa 2012 (UTC)

Izendapena[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren 154. arauan Nafarroa (Nafarroako Foru Erkidegoa) agertzen da, beraz Nafarroa jarri beharko genuke artikuluaren izen gisa soilik. 154 arauaren hasieran zehazten baita "Lehenengo izendapenaren ondoren bigarren izendapena parentesi artean ezarri da <A(B)> bigarren izendapena bigarren mailan onartzen dela adierazteko".--An13sa 19:30, 18 Urria 2010 (UTC)

Ados. --Orereta (erantzunak) 20:23, 18 Urria 2010 (UTC)
Ni ere bat nator. Izatez, nik Nafarroa Garaia izenburuaren alde egingo nuke, besteak beste artikuluaren gaia zein den zehatzago adierazten duelako... baina, tira, egia da Pirinioetako muga hori erabat barneratua dugula euskaldunok, eta Nafarroa aipatzean nekez bururatuko zaigula Nafarroa Beherea + Nafarroa Garaia. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:48, 18 Urria 2010 (UTC)
Inork aurkakorik esaten ez badu, mugitu egingo dut.--An13sa 12:27, 21 Urria 2010 (UTC)
Ni ez nago batere ados, Nafarroak, Xabierrek esan bezala, seigarren merindadea ere hartzen baitu.--Unai (esan) 13:03, 21 Urria 2010 (UTC)
Une honetan Nafarroa hitzak Nafarroako Foru Erkidegoa artikulura birzuzentzen du, gainera izena Euskaltzaindiak arautu duenez aldatu beharko dugu beste izendapen guztiekin bezala.--An13sa 13:20, 21 Urria 2010 (UTC)

Berbiderapena, behin-behinekoa da, nire ustez, "Nafarroa" artikulua ez dagoelako oraindik. Berdina gertatzen da arkitekto berbiderapenarekin, arkitekturara doana, oraingoz "arkitekto" artikulua ez dugulako. Euskaltzaindiari dagokionez, kasu honetan parentesi artean "Nafarroako Foru Erkidegoa" onartu izanak aukera ematen digu izenburu hori uzteko, haren arauen aurka joan gabe. Nafarroaren eguna Baigorrin ospatzen da!--Unai (esan) 13:31, 21 Urria 2010 (UTC)

Bestela Nafarroa argipen orri bihurtu dezakegu, Nafarroako Foru Erkidegoa mantendu eta Nafarroa (eskualde historikoa) sortu.--An13sa 14:49, 21 Urria 2010 (UTC)
Uste dut azken hori izango dela irtenbide egokiena, bai. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:54, 21 Urria 2010 (UTC)

Ados: Nafarroa izan dadila berbiderapen-orrialdea... baina ez da beharrezkoa Nafarroa (eskualde historikoa) sortzea; hori Nafarroako Erresuma da jadanik, ezta? Bide batez, ikusi duzue Nafarroa Garaia ere badugula?--Unai (esan) 16:45, 21 Urria 2010 (UTC)

Nafarroa berbiderapen-orrialdeari ez diot problemarik ikusten. Artikuluaren izenburua aldatzearen aurka nago eta horren osagarri litzateke Nafarroa (argipena) artikulua sortzea; bertan lau artikulu ager litezke: Nafarroako Foru Erkidegoa (kontzeptu administratiboa), Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea (merindadeetatik ateratakoak; honaino heltzen da neure "Pirinioetako muga barneratzea", sarritan baigorriar sentitzen naiz kar-kar) eta Nafarroako Erresuma (entitate historikoa).--Adrar (esan) 17:33, 21 Urria 2010 (UTC)
Nik, aldiz, uste dut Euskaltzaindiaren erabakia nahiko argia dela. Eta erabaki horri buruzko nire iritzia alde batera utzita, uste dut artikulu honek Nafarroa izan beharko lukeela. Aldi berean argipen orri bat beharko genuke, Nafarroa (argipena) deitua (argipen orrian Nafarroako Foru Erkidegoa, Nafarroa Garaia -honen arrazoia ez dut argi; eztabaidatu beharko litzateke-, Nafarroa Beherea eta Nafarroako Erresuma agertuz). --Orereta (erantzunak) 17:50, 21 Urria 2010 (UTC)

Nafarroa Garaiak zentzua eduki dezake 1620-1982 bitarteko herrialdea izendatzeko, gutxienez.--Unai (esan) 18:34, 21 Urria 2010 (UTC)

Unai, ez nuen horri buruzko eztabaida ireki nahi! Horretarako, hobe bere eztabaida orrian, ezta? (ez liatzeko diot). --Orereta (erantzunak) 18:41, 21 Urria 2010 (UTC)
Buelta gehiago eman eta gero atzoko proposamena aldatuko dut, sinple eta koherenteagoa den beste batekin. Abiapuntua: Euskaltzaindiak "Nafarroa (Nafarroako Foru Erkidegoa)" proposatzen duenean, neure ustez "forma laburra-forma luzea" direla ulertu behar da. Erresumen izenen zerrenda bat ateratzekotan hauxe jarriko litzateke, seguruenera: "Nafarroa (Nafarroako Erresuma)". Hau da, "Nafarroa", bere horretan anbiguoa da. Dena (Euskaltzaindiaren araua barne) horrela uztar daiteke, atzo azaltzen nuena aldatuta: Nafarroa (argipena) sortu gabe, Nafarroa argipen-artikulua izan dadila eta hortik definituko lirateke Foru Erkidegoa, Garaia-Beherea, Erresuma. Horrek arauaren edukin osoa neurri handi batean betetzea baimentzen du, batetik bestera bideratzeko modua eskainiz. Beste aldetik, eztabaidaren harira burura etorri zaidan beste kontu bat ere azalduko dut, Nafarroaren Eguna eta abarren ildotik: batzuetan kontzeptu batzuk errazegi patrimonializatzen ditugu Hegoaldetik ("hegozentrismoa"); adibide bat: Nafarroako Parlamentua. Ikusi duzue frantsesez? Parlement de Navarre (Espagne). Zergatik? Hemen erantzuna, "Nafarroako beste parlamentu bat" dagoelako. Bataren eta bestearen eztabaida orrietan argudio interesgarriak topatuko dituzue.--Adrar (esan) 12:41, 22 Urria 2010 (UTC)

Adrar-ekin bat eginez, Nafarroa termino anbiguoa denez, nire proposamena:

Zer iruditzen?--An13sa 12:47, 22 Urria 2010 (UTC)

Ados.--Unai (esan) 15:04, 26 Urria 2010 (UTC)
Nik ez dut iritziz aldatu. --Orereta (erantzunak) 20:21, 29 Urria 2010 (UTC)
Azpiko bozketatxoa ireki dut argitzeko. Irekita egongo da arazoaren 7ra arte. Bestelako proposamenik badago zerrendatu behean.--An13sa 09:21, 30 Urria 2010 (UTC)
Primeran! --Orereta (erantzunak) 10:41, 30 Urria 2010 (UTC)

Bozketa[aldatu iturburu kodea]

1. aukera[aldatu iturburu kodea]

Nafarroa argipen orri bihurtu eta bertan Nafarroako Erresuma, Garaia, Foru Erkidegoa, etab. zerrendatu.

  1. Pictogram voting support.svg Alde--Unai (esan) 10:35, 30 Urria 2010 (UTC)
  2. Pictogram voting support.svg Alde--Theklan · Eztabaida · E-maila 11:40, 30 Urria 2010 (UTC)
  3. Pictogram voting support.svg Alde--Euskalduna - Nire iritziz Nafarroa jarri eta zuzenean Nafarroako Foru Erkidegora edo Nafarroa Garaira zuzentzea ez zen oso gauza zuzena edo egitazkoa izango, Euskal Herria jarri eta Euskadira zuzentzearen antzekoa... gainontzeko lurraldeak bide bazterrean utziz. Hobe, Nafarroa hitzak hitz horrek euskaraz dituen hainbat esanahien zerrendaz osatutako argipen orrialdera zuzentzea. 13:57, 2010ko urriaren 30a (UTC)
  4. Pictogram voting support.svg Alde--Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:14, 1 Azaroa 2010 (UTC). «Bereizi behar denean Nafarroa Garaia esan daiteke» zehaztu zuen Euskaltzaindiak, 57. arauan (Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak), eta uste dut euskal Wikipedian bereizi egin behar dugula.
  5. Pictogram voting support.svg Alde--Adrar (esan) 15:21, 2 Azaroa 2010 (UTC)
Pictogram voting info.svg Iruzkina:: 57. arauan hori esaten da, baina 154. araua eguneratuta dago eta bertan 'Nafarroa (Nafarroako Foru Erkidegoa)' zehazten da (20 or.).--An13sa 20:18, 1 Azaroa 2010 (UTC)

2. aukera[aldatu iturburu kodea]

Nafarroa (argipena) sortu eta Nafarroako Foru Erkidegoa artikuluari Nafarroa izenera aldatu (Euskaltzaindiaren 154. araua).

  • Pictogram voting support.svg Alde--An13sa 09:18, 30 Urria 2010 (UTC)
  • Pictogram voting support.svg Alde--Orereta (erantzunak) 11:57, 31 Urria 2010 (UTC). Euskaltzaindiaren erabakia denez, bete beharko. (Euskalkiekin ere antzeko logika darabilela dirudi: Euskalkia nafarrera da; zehazteko premia denean, (Iparraldeko eta Hegoaldeko) goi nafarrera, (marra aukeran utziz).» Euskaltzaindia, 57. araua.).

3. aukera[aldatu iturburu kodea]

Dagoen bezala utzi, hau da, Nafarroa artikuluak Nafarroako Foru Erkidegoa artikulura birzuzentzea.

Ebazpena[aldatu iturburu kodea]

Bozketaren emaitza ikusita (1. aukera = 5 bozka / 2. aukera = 2 bozka / 3. aukera = 0 bozka) artikulu honen izenburua dagoen bezala geratuko da eta Nafarroa argipen orri bihurtuko da.--An13sa 15:54, 12 Azaroa 2010 (UTC)

biztanleriaren datuak artikulura gehitzeko[aldatu iturburu kodea]

2013-01-01ean Erkidegoko biztanleria: 638.949 b. (317.845 gizon. 321.104 emak.)(576.989 Espainakoak, 21.282 Europar Batasun., 16.335 Afrik., 15.865 Hegoamerik.). Anuario Estadístico de España 2014 dagokionez

Artikuluaren izenburua[aldatu iturburu kodea]

«Nafarroa Garaia» zioten lotura asko (eta «Nafarroa Garai» lotura bera) dagoeneko artikulu honetara bideratuta zeudenez, hona birbideratu dut «Nafarroa Garaia» orria. Dena dela, uste dut orri hau osorik «Nafarroa Garaia» orrira aldatu beharko litzatekeela. Izan ere, Euskal Herriko zazpi herrialdeei dagokienez, ez dugu izen ofiziala erabiltzen (adibidez, herrialde mendebaldekoenaren artikulua ez da «Bizkaiko Lurralde Historikoa», baizik eta «Bizkaia»), eta halako izen ofizialekin ere ez dugu horrela jokatzen (herrialde hau dagoen Estatuaren artikuluaren izenburua «Espainia» da, eta ez «Espainiako Erresuma»; iparraldeko Estatuarena «Frantzia» da, eta ez «Frantziako Errepublika»; eta abar).

Zer deritzozue? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-11-05, 13:54 (UTC)