Zerrenda eztabaida:Nafarroako errege-erreginak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ideia batzuk: Hasteko, nik Nafarroako Errege-Erreginak eta Iruñekoak bereiziko nuke. Hau da, Antso VI.ak "iruindarren erregea" titulua "Nafarroako erregea"rengatik aldatu zuen 1162an (beraz bi kategorietan egon beharko luke errege honek). Hortaz, lehen leinua ere, Aritzarena hain zuzen, bereiziko nuke, errege titulua ez zeramatelako. Iruñeko jaunak edo buruzagiak ziren.

Hori guztia dela eta, ez dakit Vianako printzearen ondorengoak jartzea oso komenigarria den, Karlos Vianako Printzeak bederen errege titulua erabili ez baitzuen. Behintzat, haien egoera instituzionalaz ohartu beharko litzateke.

Gainera, beste herrialdeetakoekin ez nahasteko, Wikipediako izenean honela jarriko nuke (Herria + Izena + Zenbakia, goitizenik gabe): Nafarroako Antso VII.a, beste herrialdeetan ereduari jarraitu ahal izateko: Gaztelako Antso III.

Errege-erreginen izenari dagokionez, errege frantziarrekin gaztelaniazko izena hartu dugu. Hau da: Luis Louis-en ordez, Felipe Philippe-ren ordez eta Teobaldo Thibaut-en ordez. Baina nik hemengo dokumentuetan agertzen ziren izenak proposatu nahiko nituzke. Dokumentu horiek ez daude euskaraz, baina bai nafarroako erromantzez edo. Honako hauek dira: Lois, Filipe (edo Philipe eta gainerako aldaerak) eta Thibault. Karlosen kasuan, ia beti Karlos bezala agertzen da (bestela Karles), eta batzuetan k-rekin eta guzti.—Uterga 08:22, 22 Abendua 2006 (UTC)