Eztabaida:Pintza amperemetriko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

aNpere/aMpere, aNperImetro/aMperEmetro...[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Joxemai:

Pintza anperimetriko artikuluan aMperimetriko->aNperimetriko zuzenketa egin duzula ikusi dut. Unitatea anperea da, baina unitatearen izena André-Marie Ampèreren omenez da. Amperemetro artikulua egiteko Euskalterm-en begitaru nuen eta aMperEmetro zetorren. Zalantzak izan ditut, unitatea anpere bada anperemetro eta pintza anperimetriko deitu beharko genituzke, baina unitateari izena ematen diona Ampere bada amperimetro eta pintza amperimetriko deitu beharko genituzke. Kasu hauetan zein da erizpidea? Euskalterm eta beste hiztegi batzuk ez badatoz bat zein jarraitzen da? Egokiago n ala m? aNperemItro ala aMperemetro?

Zalantza hau argitutakoan beharrezko zuzenketak egingo ditut, artikulu guztiek kriterio bera jarraitu dezaten.

Eskerrik asko, Lainobeltz (eztabaida) 16:13, 12 ekaina 2015 (UTC)

Kaixo, Lainobeltz. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak "anperemetro" dakar, eta hortik noski "anperimetriko" beharko luke. Zehazki hiztegiak ere hala dakar. Oro har, Euskaltzaindiaren irizpideak hobesten dira Euskal Wikipedian. Bide batez, mila esker egiten duzun lanagatik. - --Joxemai; (erantzunak) 08:22, 13 ekaina 2015 (UTC)
Eskerrik asko, Joxemai. Horrela izanik, Amperemetro artikulua eta honen loturak ere zuzenduko ditut. Lainobeltz (eztabaida) 08:43, 13 ekaina 2015 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Hiztegi Batuan «anperemetro» datorrela ikusirik, artikulu honen izenburuko adjektiboari «anperemetriko» forma dagokio, orain duen lehendabiziko i horrek («anperimetriko») e beharko luke (frantsesez ere, ampèremétrique da adjektiboa, eta ingelesez amperemetric). --Xabier Armendaritz 2015-06-13, 10:15 (UTC)

Eskerrik asko, Xabier Armendaritz. Anperemetro eta Pintza anperemetriko berrizendatu ditut artikuluak, eta aurkitu ditudan textu eta loturetan Anpere, Anperemetro eta Pintza anperemetriko jarri dut horrela ez zeudenean. --Lainobeltz (eztabaida) 11:00, 13 ekaina 2015 (UTC)