Eztabaida:Ponpa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Bomba hidraúlica» artikulutik itzulia izan da, 2016-05-17 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Artikulu honen edukia eta «Ponpa» artikuluarena ondo antolatu beharra[aldatu iturburu kodea]

Ez daukat garbi nola (erdal wikipedietako artikuluetara jarri diren estekek ere ez baitute argitzen, lehenengo begiratuan ikusita behintzat), baina ondo antolatu beharko litzateke zer jarri behar den artikulu honetan eta zer dagokion «Ponpa» artikuluari. --Xabier Armendaritz 2016-05-17, 11:48 (UTC)

Terminoaren erabilera zorrotz eta ez hain zorrotzak hemen azaltzen dira, eta ponpa artikuluak ez du informazio berririk. Beraz, nik Ponpa artikulua hona birzuzenduko nuke. -Lainobeltz (eztabaida) 13:56, 17 maiatza 2016 (UTC)
Egina, "ponpa hidrauliko" "ponpa"-ra eraman dut. Bestetik, mesedez aditu batek (Lainobeltz, zuri begira nago) argitu dezala zer esan nahi duen (ongi idatzita dagoen, zehatza den) hau: "Ponpa hitzean bada anbiguotasun bat. Oro har, energia transferitzeko jariakin-makinaren erreferentzia moduan erabiltzen da, jariakin konprimagaitzak ponpatzen dituena, eta, ondorioz, ez du jariakinaren dentsitatea aldatzen, konpresoreek ez bezala." (hain zuzen, presioa eginez jariakianren energia aldatzen badu, dentsitatea ere aldatzen da, ezta? (oker ez banago)). Agian, anbiguotasuna baino, bonben tipologia batez ari da. - --Joxemai; (erantzunak) 15:45, 17 maiatza 2016 (UTC)
Agian, arazoa dago hasierako definizioan, jariakin konprimigaitza izan behar dela (eta hala, ur eta beste likidoetara mugatuz definizioa). - --Joxemai; (erantzunak) 15:49, 17 maiatza 2016 (UTC)
Bai. Nik ulertzen dudanez –ez dut nire burua aditutzat–, ponpari hidraulikoa esaten zaion momentuan jariakin konprimagaitza izan behar duela onartzen da; makina hauek jariakinaren konprimaezintasunean oinarritzen baitira behar bezala funtzionatzeko. Hau da, definizioz ponpa hidraulikoak jariakin konprimagatzaiza erabiltzen duten makinak direla. Horregatik Xabier-i erantzuterakoan ponpa -> ponpa hidraulikora birzuzentzea proposatzen nuen, artikulua Ponpa hidraulikoei buruzkoa baita. Bestalde, aipatu duzun esaldia era ulergarriagoan idazten saiatuko naiz -Lainobeltz (eztabaida) 16:25, 17 maiatza 2016 (UTC)
Uste dut orain hobeto ulertzen dela. Artikulua berriz ponpa hidrauliko deitzea proposatzen dut -Lainobeltz (eztabaida) 16:45, 17 maiatza 2016 (UTC)
Nik, berriz, beste hizkuntzetako ereduari jarraiki, "ponpa" izenburuarekin hobesten dut, sinpletasunez, sarreratxoan "ponpa hidrauliko" ere zehaztuta. - --Joxemai; (erantzunak) 06:27, 18 maiatza 2016 (UTC)
Konforme. -Lainobeltz (eztabaida) 06:41, 18 maiatza 2016 (UTC)