Eztabaida:Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Red Bayko euskal bale-gunea izenburuaz[aldatu iturburu kodea]

Hiru ohar 'bale-gune' terminoa dela-eta:

a) '-gune' atzizkia lotuta idatzi behar da

b) 'balea' hitzak 'a' organikoa du

c) 'baleagune' hitzak, hala ere, ez du adierazten Red Bay zer den/zen --balearen arrantzarako erabiltzen zen portu eta lantegia--, baizik eta baleak zeudela. Hori ez du bereizgarria baina, inguruko kosta osoan baitaude baleak. 'Balea-faktoria' egokiagoa izan liteke, esaterako. —Aurreko iruzkin sinatugabea Tarratian (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-07-24, 11:27).

Egina. Tarratian wikilariaren oharra, «euskal» hitzaren erabileraz euskal wikipedian onartutako politika eta erdal wikipedietan artikulu honek dituen izenak aintzat hartuta, artikuluari izenburua aldatu diot. --Xabier Armendaritz 2014-07-28, 18:03 (UTC)