Eztabaida:Renzo Piano

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa Josu,

-LARIK (erabiltzen ari zaren moduan) uste dut erderakada (espainolezko "gerundioaren" kopiaketa mimetikoa) baztertu beharrekoa dela. Hala diote behintzat Euskaldunon Egunkariaren estilo liburuan.


Bestalde, kontutan hartu gaztelaniaz sekulako menpeko esaldi luzeak egiten dituztela (edo ditugula) beste hizkuntza askotan ezbezala, euskara edo ingelesa kasu. Ez al da irakurgarriago honako hau?


Garai hartan Jean Prouvé ezagutu zuen eta (laster) haren lagun min bihurtu zen. Prouvék Genovatarraren lana erruz influentziatu zuen. 1971 urtetik aintzina Richard Rogers arkitektoarekin (Piano & Rogers) lan egin zuen eta 1977 urtetik aurrera Peter Rice arkitektoarekin (Piano & Rice), azken hau 1992an hil zen arte.

hurrengoa baino:

Garai horretan ezagutu zuen Jean Prouvé, honen lagun min egin zeLARIK, bere lana modu handi batean influentziatuko duena. 1971 urtetik Richard Rogers arkitektoarekin (Piano & Rogers) lan egingo du eta 1977 urtetik Peter Rice arkitektoarekin (Piano & Rice), 1992an hil arte jarraitu zuteLARIK.



Beharbada ez da (nire iritzia besterik ez da, jakina).

Dena den, jakin ezazu, nire ustez, sekulako lana egiten ari zarela wikiren alde.

Arretaz

Oskarbilbao