Eztabaida:Sare ainguraketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Software librea euskaratzen ibiltzen diren Librezale taldeko zenbait kidek, 2013. urteko urrian, taldekide batek egindako galderari, -Nola eman euskaraz "'Tethering" terminoa?- galderari, erantzuten ibili ziren.

Wikipedian urtetan agertu den "sare ainguraketa" horretaz gain, "Tethering", euskaraz ere, bere horretan ematearen alde agertu ziren kide batzuk.

Berak botatako galderari emandako erantzunak irakurri eta gero, galdera egileak azkenean beste kide batek emandako "Sare esleitzaile" ordaina hobetsiko zuela adierazi zuen egiten ari zen itzulpen lanean.

Hona "Sare esleitzaile" proposamen horren azpian zegoen arrazoinamendua: "DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati, 'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da". -GorkaAzk (eztabaida) 21:43, 3 urria 2013 (UTC)