Eztabaida:Transistore bipolar

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mota honetako transistoreen informazioa euskal wikipedian nahasiegia dela uste dut.

Lau sarrera daudela dirudi.

Informazioa ondo antolatzeko lehenengo eta behin erabaki beharko genuke transistorea junturadun edo junturako deitu behar dugun. Gai honetan aditua ez naizenez ez dakit zer izango den egokiagoa baina Euskaltermen begiratuz gero junturako deitu behar dela ematen du.

Bestalde, erabaki behar da bipolarra(k) juntura(k) d(ir)en ala transistorea den; ingelesezko izen hutsetik zaila dena egitea.

Lehen esan dizuedan legez ni ez naiz aditua, baina, beste hizkuntza batzuetan idatzita dagoena ikusita, bipolarra transistoreari esaten zaiola uste dut. Horren zantzu bat aurrean aipatutako lau sarreren lehenengoa dela.

Gauzak esan dudan modukoak balira, euskal wikipedian hiru sarrera egon beharko lituzkeela uste dut:

Nik ez dakit hau nola egin ahal den orain arte egindako lanaren historia galdu barik eta horretxegatik ez dut egin; baina egitea komeni dela uste dut.

Geroago Junturako transistore bipolar sarrerako informazioa osa liteke

Jakina, beste hizkuntza batzuetako informazioa aztertuz ondorioztatu dudan zerbait okerra balitz, berregituraketa beste modu batean egin beharko zen.

-Jon Peli Oleaga (eztabaida) 11:55, 30 abuztua 2014 (UTC)

Eskerrik asko izenburuaren desegokitasunaz ohartarazteagatik. Euskaltermen jasotako euskal izen bakarra transistore bipolar da; beraz, horri eman diot lehentasuna. Bestalde, ni ere ez naiz gaian aditua; baina, gaztelaniazko eta ingeleseko artikuluetan begiratuta, iruditu zait ez ote dagokion junturari bipolar adjektibo hori. Beraz, oraingoz hori ez dut aldatu. --Xabier Armendaritz 2014-09-25, 22:20 (UTC)