Eztabaida:Txinako Herri Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Estatu haren datuak dakartzan fitxan, «Hizkuntz ofiziala(k)» da atal bat. Ondo idatzita izateko, «Hizkuntza ofiziala(k)» beharko luke (letra lodiz eta azpimarraz nabarmendu dudan a hori ipinita).

Ezin dut aldaketa hori egin, badirudi Estatuen artikulu guztietarako den txantiloiren batetik datorrela. Inork aldatzerik bai?

Ondo izan,

--Xabier Armendaritz 10:18, 31 Abuztua 2006 (UTC)

Yes check.svg Egina. Txantiloi:Herrialde infotaula zegoen arazoa, hurrengorako ere.—Barrie · (erantzunak hemen) 10:26, 31 Abuztua 2006 (UTC)

Txinako historia ala Txinako Herri Errepublikako historia?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Aste honetan hau da Asteko Herrialdea eta dagoeneko atal nahiko egin ditut, bakarrik falta da ekonomia jada historiari ekiteko (luzeena denez beti itxoiten dut ea beste norbait gehitzen den itzulpenera, eta normalean beste norbaitek egiten du). Arazoa zera da, Txinako historia atala egiteko garaian ez dakit bakarrik Txinako Herri Errepublika denetik jarri behar den historia edo Txinako historia jarri eta Txinako Errepublika artikuluan zati berdinak jarri 1949ra arte.

Nik, berez, guztia jarriko nuke hemen bakarrik eta Txinako Errepublika atalean bakarrik jarri 1949tik aurrerako Taiwanen historia, ohar bat jarrita horren aurretiko historia Txinako Herri Errepublikako artikuluan dagoela adieraziz. Beste wikipedia batzuetan Txina artikuluan historia jartzen dute eta gero Taiwan eta Txinako Herri Errepublikako artikulutan bereizketaren ondorengoa bakarrik. Guztia jartzearen arrazoi gisa, Somaliako artikuluan, adibidez, edo Irangoan, herrialdea berez existitu aurretiko gune geografiko horren historia jartzen genuela aipatuko nuke. Hau da, Pertsiako historia Irango artikuluan sartu dugu inongo arazorik gabe.

Zuek zer deritzozue? -Theklan; (zer?) ButtonGreen.png 22:54, 4 Urtarrila 2007 (UTC)