Eztabaida:Uxue Barkos

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Barkos ala Barcos[aldatu iturburu kodea]

Ez da abizen euskalduna, baina bere idatzi eta agertokietan abizena Barkos idazteko hautua egin du, adibidez,Kogresuko Wegunean. Euskal abizenekin bezala, pertsonaren hautua errespetatu behar dela uste dut. WP:Antrop-Xabier Cañas (eztabaida) 16:50, 17 otsaila 2016 (UTC)

Bai, hala da. Euskaraz berak idatzita argitaratzen dituen testuetan Barkos idazten du berak (gaztelaniaz idatzita argitaratzen dituenetan ere bai, baina Euskarazko Wikipedian haren abizenaren grafia erabakitzeko ez du axola horrek), eta horrelaxe idatzi behar dugu beraz, antroponimiako gure politika aplikatuz. --Xabier Armendaritz 2016-02-17, 16:54 (UTC)
Uste dut nahastuta zaudetela: bada euskal abizena. Hain zuzen, Barkoxe herriaren izenetik datorrela irakurri nuen duela gutxi. Gauza bera María Chiviteren kasuan (Zibitze herria). Begiratu artikulu hau.--Assar; (erantzun hemen) 17:03, 17 otsaila 2016 (UTC)
Arrazoia. Ez dakit jatorria zein den, baina Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian euskal abizentzat jasota dago, eta euskara batuko idazkera Barkos dela araututa, gainera. Arrazoi bat gehiago Barkos idaztearen alde (antroponimiako gure politikan zehaztuta dagoenez, euskal abizenak euskal grafia arautuan idatzi behar baitira, egileak euskaraz horrela idazterik nahi ez duela adierazi ezean). --Xabier Armendaritz 2016-02-17, 18:23 (UTC)