Edukira joan

Eztabaida:Xake irekiera

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Xake-hasiera» orritik birbideratua)

Xake irekiera edo xake hasiera?

[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Artikulu honen izenburua Xake-hasiera da, eta kategoria bat ere badugu izen berdinarekin: Xake hasierak. Zalantza dut, ordea, ea termino aproposena den. Ingelesez Chess opening da, gaztelaniaz Apertura. Ulertzen dut partida hasieran egiten diren mugimenduak direla, baina jatorragoa iruditzen zait Xake irekiera moduko izen bat ematea, eta ondoren, testuinguru horren baitan ari garenean irekiera bakarrik esatea. Txantiloiak ere izen hori du eta irekiera batzuek dagoeneko izen hori dute (Alapin irekiera, Erregearen peoiaren irekiera...).

Euskalterm-en ez dut ezer aurkitu. Berrian Xake irekiera agertu izan da, xake hasiera ez. Xakea euskaraz webgunean irekitzea / hasiera proposatzen ditu, baina egia da, gero webguneko testu askotan hasiera ere ageri dela.

Nire proposamena orrialde honi Xake irekiera izenburua jartzea da, eta kategoria ere Xake irekierak-era moldatzea. Zer iruditzen? Demonocrazy (eztabaida) 14:23, 20 abuztua 2024 (CEST)[Erantzun]

Ados -Lainobeltz (eztabaida) 14:44, 20 abuztua 2024 (CEST)[Erantzun]