Eztebe I.a Hungariakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eztebe I.a Hungariakoa
Istvan-ChroniconPictum.jpg
errege


Hungariako erregea

1000 - 1038
Bizitza
Jaiotza Esztergom969
Heriotza Szentkirály (Esztergom)1038ko abuztuaren 15a (68/69 urte)
Hobiratze lekua Székesfehérvár Basilica
Familia
Aita Géza, Grand Prince of the Hungarians
Ama Sarolt
Ezkontidea(k) Gisela of Hungary
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Árpád dynasty
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa kristautasuna
King saint stephen signature.svg

Eztebe I.a Hungariakoa (jaiotza-izena: Vajk; Esztergom, Panonia, 975 inguruan - Esztergom, 1038), San Esteban I.a izenaz ere ezaguna, Hungariako lehen erregea (1000 -1038ko abuztuaren 15a) izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Géza Hungariakoaren eta Sarolta erreginaren semea zen, eta Gisela Bavariakoaren senarra. Árpád printze magyarraren ondorengoa zen. Aita hil ondoren, Printze Handi gisa gobernatu zuen 997 eta 1000 bitartean, eta, aurrerago, Hungariako errege izan zen 1000-1038 urte-tartean.

San Esteban erregea izan zen bere bertute kristauengatik, eta ez martiri gisa hil zelako, santu egin zuten lehen erregea.

Bere erregealdian kristautasuna erlijio ofizial gisa ezarri zuen, eta magyarren antolakuntza tribala sistema feudal bihurtu zuen. Gregorio VII.a aita santuak 1083an kanonizatu zuen, eta Hungariako zaindari santua da.

Eztebe I.a, Hungariako lehen erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1000ko abenduan errege koroatu zuten. Ofizialki errege kristau bihurtu zen, eta Hungaria erresuma izatera pasatuko zen; horrela, Kroazia eta gero, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan sortutako bigarren erresuma izango zen.

San Estebanek bi artxidiozesi eta hamar diozesi edo elizbarruti sortu zituen.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eztebe I.a Hungariakoa Aldatu lotura Wikidatan