Edukira joan

Félix Viscarret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Félix Viscarret

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaWilliam Paterson University (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm0899535 LinkedIn: félix-viscarret-83b800178 Vimeo: felixviscarret Edit the value on Wikidata

Félix Viscarret (Iruñea, 1975) zinema zuzendaria eta gidoigilea da. New Jerseyko Wiliam Paterson Unibertsitatean zine-zuzendaritza ikasi zuen. Zenbait film labur egin ondoren, Bajo las estrellas film luzean debuta egin zuen.[1]

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ikus-entzunezkoetan lizentziatu zen eta beka batekin Estatu Batuetara joan zen New Jerseyko William Paterson Unibertsitatean zinemako graduondoko ikasketak egitera. Bertan, ikasturte amaierako lan gisa, bere lehen film laburra egin zuen, Dreamers (1999), zeinarekin Alcaláko Zinemaldian film labur onenaren saria irabazi zuen[2] eta ohorezko aipamen berezia lortu zuen Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko "Panorama" film laburren sailean. Lan honekin New Yorkeko Hunter Collegeko Zinemaldi Nazionaleko lehen saria ere irabazi zuen (1998). Bertan, Estatu Batuetako zinema-eskola guztiek parte hartzen dute, eta Gijongo Zinemaldian ere nabarmendu zen.[3][4]

2007an Bajo las estrellas bere lehen film luzea zuzendu zuen, Fernando Arambururen El trompetista de Utopía narrazioan oinarritua eta Fernando Truebak ekoitzia.[5] Lan horrekin gidoi egokitu onenaren Goya saria irabazi zuen, eta Urrezko Biznaga, berriz, Malagako Zinemaldian.[6]

Telebistarako ere lan egin du, Hispania, la leyenda (2011) eta Marco (2012) ataletako batzuk zuzenduz. 2016an Habanara joan zen, eta bertan Vientos de La Habana filma eta Netflix katerako Cuatro estaciones en La Habana telesail laburra filmatu zituen. 2017an Carlos Saura zinemagileari buruzko Saura(s) dokumentala zuzendu zuen. 2020an, Fernando Arambururen Patria eleberriaren HBOrako telebistarako bertsioa estreinatu zen. Lau atal zuzendu zituen, eta Pablo Trapero zuzendari argentinarrak, beste laurak. Telesailak lau Platino sari eraman zituen 2021ean, horietako bat telesail onenarena.[7]

2022an, bi film filmatu zituen: No mires a los ojos, Juan José Millasen eleberriaren egokitzapena, eta Una vida no tan simple, berak idatzia.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]