Félix de Azúa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Félix de Azúa
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1944ko apirilaren  30a (75 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, katedraduna, poeta eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak Agustín García Calvo
Genero artistikoa olerkigintza
saiakera
eleberria

Félix de Azúa Comella (Bartzelona, 1944ko apirilaren 30a), espainar idazle, filosofo eta unibertsitate irakaslea da, 2015tik aurrera Real Academia Españolaren "H" eserlekua duena[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia Ikasketak egin eta 1982an doktoretza lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, Diderot-en estetikari buruzko tesia aurkeztuz [2]. Bestaldetik, 1960ko hamarkadan harremanetan jarri zen Bartzelonako “Gauche Divine” artisten eta intelektualen taldearekin. Hurrengo hamarkadaren lehenengo urteak Parisen pasa zituen. Han, Latin auzoko Espainatik etorritako intelektualekin harreman estuak izan zituen, bereziki  Agustin Garcia Calvo filolologo eta filosofoarekin. Horren eragina nabarmena izan da bere ibilbide eta pentsaera filosofikoan[3]. 1980ko hamarkadan unibertsitari irakaskuntzan aritzen hasi zen, lehenengo Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Filosofia Fakultatean Zorroagan, non topo egin zuen Espainako garai horretako filosofo gazteen talde nabarmen batekin (Victor Gómez Pin, Javier Echeverria, edo Fernando Savater, besteak beste).Geroago Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan aritu zen, 1993tik aurrera, Estetika eta Arteen Teoria katedraduna izanik. Bestalde, 1993 eta 1995 bitartean Pariseko Cervantes Institutuaren zuzendaria izan zen.

El País eta El Periódico de Catalunya egunkarietan zutabe eta artikuluak idazten ditu aldizka. Idazle ibildideari dagokionez, olerkigintzan hasi zen izaten ezaguna, "Nueve novísimos poetas españoles" Josep Maria Castellet-ek egin zuen antologia osatu zuenetik 1970n, Ana Maria Moix, Pere Gimferrer, Leopoldo Panero eta beste poeta batzuekin batera. Prosari dagokionez, liburu ugari argitaratu ditu, bereziki saiakerak, baina kontaketa lapurrak eta eleberriak ere. Horien artean “Diario de un hombre humillado” liburuak, 1987an argitaratua, Eleberriaren V Herralde Sariak irabazi zuen. Bestalde, zenbait itzulpenak argitaratu ditu, frantzes eta ingelesetik espainera, besteak beste, Diderot, T.S. Elliot edo Samuel Becktt-en lanak barne.

Jarrera politikoari dagokiolarik, oso kritikoa izan da katalaniar nazionalismoarekin[4]. 2005 eta 2006an Ciutadans de Catalunya plataformaren manifestoak sinatu zituen, Ciudadanos alderdi politikoa sortu zuenak. Geroago, 2011an, Bartzelonatik Madrilera lekualdatu zen, Kataluniako giro nacionalista jasanezina ikusten zuen eta[5].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkigintza

  • 1967: Cepo para nutria
  • 1970: El velo en el rostro de Agamenòn
  • 1971: Edgar en Stéphane
  • 1972: Lengua de cal
  • 1977: Pasar y siete canciones
  • 1979: Poesía (1968-1978)
  • 1983: Farra
  • 1989: Poesía (1968-1988)
  • 2007: Última sangre (Poesía 1968-2007)

Narratiba

  • 1972: Las lecciones de Jena
  • 1975: Tres cuentos didácticos
  • 1978: Las lecciones suspendidas
  • 1981: Última lección
  • 1984: Mansura
  • 1986: Historia de un idiota contada por él mismo
  • 1987: Diario de un hombre humillado
  • 1991: Cambio de bandera
  • 1994: Demasiadas preguntas
  • 2000: Momentos decisivos

Saiakera

  • 1983: La paradoja del primitivo
  • 1996: El aprendizaje de la decepción
  • 1997: Salidas de tono
  • 1998: Lecturas compulsivas
  • 1999: Baudelaire y el pintor de la vida moderna
  • 1999: La invención de Caín
  • 2002: Diccionario de las Artes
  • 2004: Cortocircuitos
  • 2004: La arquitectura de la no-ciudad.
  • 2006: Esplendor y nada.
  • 2007: Abierto a todas horas.
  • 2007: Ovejas negras.
  • 2007: La pasión domesticada. Las reinas de Persia y el nacimiento de la pintura moderna.
  • 2010: Autobiografía sin vida.
  • 2011: Diccionario de las Artes.
  • 2013: Autobiografía de papel.
  • 2013: Contra Jeremías. Artículos políticos.
  • 2017: Nuevas lecturas compulsivas.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Félix de Azúa ingresa en la RAE con un homenaje a Martín de Riquer, . Noiz kontsultatua: 2017-04-06 .
  2.   Félix de, Azúa (1981) Algunos aspectos de la estética de Diderot : el doble modelo neoclásico-romántico .
  3.   (Bideoa) «Entrevista a Félix de Azúa». Barcelona: Agrupación de Jóvenes de Ciudadanos (C's), 6 feb. 2008, min. 0-2., . Noiz kontsultatua: 2017-04-07 .
  4.   «Félix de Azúa: El independentismo se basa en el resentimiento y el odio», eldiario.es, 2015-12-18, . Noiz kontsultatua: 2017-04-07 .
  5.   Buagalal, Isabel (2012), «Félix De Azúa: ´Me he ido de Cataluña para que mi hija no sea escolarizada en el odio a los españoles´ (elkarrizketa)», laopinioncoruña.es, . Noiz kontsultatua: 2017-04-07 .