VfB Admira Wacker Mödling

Wikipedia, Entziklopedia askea
FC Admira Wacker Mödling» orritik birbideratua)
VfB Admira Wacker Mödling
Ezizena(k)Admiraner
Sorrera1905 (1997an Admira Wacker Mödling)
Futbol zelaiaBundesstadion Südstadt
edukiera: 12.000 lagun
PresidenteaAustria Philip Thonhauser
EntrenatzaileaAustria Tommy Wright
LigaAustriako Bundesliga
2021-2212.a (jeitsi)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

VfB Admira Wacker Mödling Austriako futbol talde ezaguna da, Austriako 9 Liga eta 6 Kopa irabazi dituena, gehienak XX mendearen hasieran. Vienatik 14 kilometrotara dagoen Mödling hirikoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905ean SK Admira Viena sortu zen eta Austriako talderik onenetakoa izan zen 1920 eta 1930 hamarkadetan, 7 Liga eta bi Kopa eskuratu baitzituen. Admirako jokalari ugarik hartu zuten parte Austriako selekzioan ere. 1960 hamarkadan loraldi berria izan zuen beste liga bat eta bi kopa irabaziz.

SC Wacker Viena1908an sortu zen. Ez zuen auzokoaren palmaresik osatzerik lortu baina 1947an Liga eta Kopa eskuratu zituen.

1971an diru arazoak zituztenez bat egitea erabaki zuten. 1997an hirugarren talde bat gehitu zitzaien, VfB Mödling apala, eta Mödlingera aldatu zuten egoitza. 2004an Majid Pishyar irandarrak erosi zuen taldea baina maila galdu zuen eta diru arazoak ere eragin zituen Pishyarrek eta 2008an Richard Trenkwalder-ek erosi zuen. 2016an Kopako finalera iritsi da baina ez du titulu berria eskuratu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Austrian: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bundesliga (9):
    • Admira (8): 1927, 1928, 1932, 1934, 1936, 1937, 1939, 1966
    • Wacker (1): 1947
  • Kopa (6):
    • Admira (5): 1928, 1932, 1934, 1964, 1966
    • Wacker (1): 1947
  • Austriako Superkopa (1): 1989.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mitropa Kopa:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 1934 (Admira), 1951 (Wacker).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]