FC Bayern München

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
FC Bayern München
Ezizena(k) Die Roten
Sorrera 1900
Futbol zelaia Allianz Arena
(edukiera: 69.900 lagun)
Presidentea Alemania Uli Hoeneß
Entrenatzailea Kroazia Niko Kovač
Liga Bundesliga
2017-18 Bundesliga, 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1974-75 denboraldiko Europako Kopako partida 1. FC Magdeburgen aurka.
1982ko Europako Kopako finala, Aston Villaren aurka galdutakoa.
Bayerneko zaleak.
2010eko Bundesliga garaipena ospatzen
2012ko Txapeldunen Ligako finala Chelsearen aurka.

FC Bayern Munich Alemaniako futbol taldea da, Munich hirikoa, herrialde horretako arrakastasuena dena eta Europako inoizko onenen artean dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta hasierako hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900eko otsailaren 27an sortu zuten, eta garai hartan "Alemaniako Hegoaldeko Txapelketa" izeneko norgehiagokan parte hartzen zuen. 1926 eta 1928an irabazi zuen txapelketa hau. Herrialde mailako lehenengo titulua 1932an jaso zuen, Liga irabazi baitzuen finalean Eintracht Frankfurt 2-0 emaitzaz gaindituta. 1933an naziek boterea eskuratzean taldearen lehendakaria eta entrenatzailea juduak izanik, Bayern "juduen taldea" kontsideratua izan zen. Lehendakariak eta entrenatzaileak alde egin zuten eta taldea semi-profesional bihurtu zen.

Alemanian nagusi eta Europako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren egonkortasuna lortzea asko kostatu zitzaion eta 1945 eta 1963 artean 13 entrenatzaile desberdin izan zituen. Hala ere maila hobetuz joan zen urtetik urtera eta 1957an Alemaniako lehendabiziko Kopa irabazi zuten. Klubaren urrezko urteak 1965 eta 1979 artean izan ziren, eta tarte horretan Europako lehenengo tituluak ere eskuratu zituen. 1967an Errekopa irabazi zuen Glasgow Rangersen aurka. Hurrengo urteetan Europako Kopa jokatu zuen eta 3 ekitaldi irabazi zituen jarraian, 1974koa Atlético de Madriden aurka, 1975ekoa Leeds Uniteden aurka eta 1976koa AS Saint-Étienne garaituz. Hiru aldiz jarraian irabazi izanagatik Europako Koparen garaikurraren jabe bihurtu zen. Kontinente arteko Futbol Kopa jokatzeko aukerari uko egin zion lehen bi urteetan baina 1976an jokatu eta Cruzeiro EC garaitu zuen etxean 2-0 irabaziz eta Brasilen 0-0 berdinduz.

80. eta 90. hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendeko azken bi hamarkadetan Alemaniako txapelketetan erraz nagusitu zen. 1982 eta 1987an Europako Kopako finalista izan zen, irabazi ez bazuen ere. 1996an UEFA Kopa eskuratu zuen Girondins de Bordeauxi etxean 2-0 irabazi eta Bordelen 3-1 galdu ondoren kanpoko golaren balioagatik. 1999an inoiz ahaztuko ez den Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen Bartzelonan Manchester Uniteden aurka. 90 minutuak jokatuak zeudela Bayerna 0-1 irabazten ari zen baina deskontu denboran ingelesek bi gol sartu eta modurik garratzenean galdu zuen Kopa.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorakada hasia zegoen ordea eta 2001ean UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa irabazi zituen. Mende berrian Alemaniako Bundesliga eta Kopa sarritan irabazteaz gain Europako puntako taldeetako bat bihurtu da. Jupp Heynckesen eskutik azken lau urteetan hiru aldiz izan da UEFAko Txapeldunen Ligako finalista azkena baino irabazi ez duen arren, Borussia Dortmunden aurka hain zuzen ere. Aurrez 2012an porrot latza jasan zuen Chelseak azken minutuan berdindu eta penalti jaurtiketatan irabazi zionean. 2012-13 denboraldia bereziki bikaina izan da Txapeldunen ligaz gain Alemaniako Liga eta Kopa irabazi baititu, Europako futbolaren historian talde bakan batzuek egindako balentria.

2013-14 denboraldirako Josep Guardiola fitxatu zuen. Iritsi eta berehala lehenengo finala Alemaniako Superkopa izan zuen eta Borussia Dortmundek 4-2ko emaitzaz eskuratu zuen. Bigarren finalean ordea, klubaren lehenengo Europako Superkopa irabazi zuen Chelsea mendekatuz gainera, izan ere luzapeneko azken minutuan Javi Martinezek sarturiko gol batez berdindu baitzuen partida eta ondoren penalti jaurtiketetan irabazi. 2013 urtea amaitzeko FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zuen. Txapeldunen Liga irabazteko hautagai garbia izan arren, Real Madrilek kanporatu zuen finalerdietan Munichen bertan 0-4 emaitza lortuz. Hurrengo denboraldietan ere berdin gertatu zaio, Alemanian erraz irabazi eta Txapeldunen Ligako final erdietan kanporatua izan da, 2015ean Bartzelonak eta 2016an Atletico Madrilek kanporatu dute. 2017 eta 2018an Real Madrilek garaitu du.

Estadioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Municheko Olinpiar Estadioa izan da taldearen zelaia 1972tik 2005 arte. Gaur egun Allianz Arena ederrean jokatzen du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bayern izenak Bavaria esan nahi du eta taldearen hasierako estatutuetan eskualdeko koloreak hartu zituen, erronbo zuri urdinak. Horregatik elastiko zuria eta galtza urdinak erabiltzea erabaki zen baina galtza urdinak aurkitzea zaila zenez beltzak erabili zituen, "urdin ilunak" zirela esaten zuten arren. 1906an Münchner Sportclub taldearekin elkartu zen eta honen koloreak gorriak zirenez adostasun batera iritsi behar izan zuten, izena eta elastiko zuria Bayern-ena mantenduz baina galtza gorriak ezarriz. Hurrengo urteetan Die Rothosen (galtza gorriak) ezizena hartu zuen taldeak eta oharkabean kolore gorria nagusituz joan zen. 1974an erabili zuen aurreneko aldiz ekipamendu erabat gorria eta ordutik horrela mantendu du. Hala ere tarteka kolore urdin eta zuriarein jokatu izan du, kamiseta marradunak eginez edo galtzen kolorea aldatuz.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1900-06
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1906-67
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1967-68
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1968-69
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1969-73
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1974-tik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Gainontzeko kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubaren barnean futbolaz gain beste kirol batzuk ere badaude, hala nola: saskibaloia, bola jokoa, xakea, gimnasia, eskubaloia eta mahai-tenisa. Arbitro eskola bat ere badu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian: 58[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bundesliga (28): 1932, 1969, 1972, 1973, 1974, 1980, 1981, 1985, 1986, 1987, 1989, 1990, 1994, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
  • Alemaniako Futbol Kopa (18): 1957, 1966, 1967, 1969, 1971, 1982, 1984, 1986, 1998, 2000, 2003, 2005, 2006, 2008, 2010, 2013, 2014, 2016
  • Alemaniako Superkopa (6): 1982, 1987, 1990, 2010, 2012, 2014, 2015.
  • Alemaniako Ligako Kopa (6): 1997, 1998, 1999, 2000, 2004, 2007.

Nazioartean: 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2013

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1976, 2001
  • Finalista (0)

UEFAko Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 1974, 1975, 1976, 2001, 2013
  • Finalista (5): 1982, 1987, 1999, 2010, 2012

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 2013.
  • Finalista (3): 1975, 1976, 2001

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1996

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1967

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFAren Kublen artekoa
1976 Bayern Munich 2-0 , 0-0 Brasil Cruzeiro EC
2001 Bayern Munich 1-0 Argentina Boca Juniors
2013 Bayern Munich 2-0 Maroko Raja Casablanca
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1973-74 Bayern Munich 1-1 , 4-0 Espainia Atletico Madril Brusela
1974-75 Bayern Munich 2-0 Ingalaterra Leeds United Paris
1975-76 Bayern Munich 1-0 Frantzia AS Saint-Étienne Glasgow
1981-82 Ingalaterra Aston Villa 1-0 Bayern Munich Rotterdam
1986-87 Portugal FC Porto 2-1 Bayern Munich Viena
1998-99 Ingalaterra Manchester United 2-1 Bayern Munich Bartzelona
2000-01 Bayern Munich 1-1 (pen:5-4) Espainia València CF Milan
2009-10 Italia FC Internazionale 2-0 Bayern Munich Madril
2011-12 Ingalaterra Chelsea FC 1-1 (pen:4-3) Bayern Munich Munich
2012-13 Bayern Munich 2-1 Alemania Borussia Dortmund Londres
Europako Superkopa 1975 Sobietar Errepublika Sozialisten BatasunaUkraina Dinamo Kiev 3-0 (1-0, 2-0) Bayern Munich
1976 Belgika RSC Anderlecht 5-3 (1-2, 4-1) Bayern Munich
2001 Ingalaterra Liverpool FC 3-2 Bayern Munich
2013 Bayern Munich 2-2 (pen:5-4) Ingalaterra Chelsea FC
UEFA Kopa 1995-96 Bayern Munich 2-0, 1-3 Frantzia Girondins Bordeaux
Europako Errekopa 1966-67 Bayern Munich 1-0 Eskozia Glasgow Rangers

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «FC Bayern München (emakumezkoak)»

1970an eratu zen Emakumezkoen futbol atala baina emaitzarik onenak azken urteotan izan ditu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Bayern München Aldatu lotura Wikidatan


2018-19ko Alemaniako Bundesliga Flag of Germany.svg
Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Fortuna Düsseldorf | Friburgo | Hannover | Hertha Berlin | Hoffenheim | Nuremberg | Leipzig | Mainz | Schalke | Stuttgart | Werder Bremen | Wolfsburg