FC Dinamo Minsk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
FC Dinamo Minsk
Sorrera 1927
Futbol zelaia Dinamo Stadion
(edukiera: 41.040 lagun)
Presidentea Bielorrusia Yury Chyzh
Entrenatzailea Bielorrusia Sergei Borovsky
Liga Bielorrusiako Liga
2016 3.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Dinamo Minsk (bielorrusieraz Дынама Мiнск) Bielorrusiako futbol talde onenetakoa da, Minsk hiriburukoa. 7 aldiz irabazi du Bielorrusiako futbol liga eta Sobietar Batasuneko Liga bat ere irabazi zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927an sortu zen Dinamo Minsk izenarekin baina historian zehar izena sarritan aldatu izan du. Spartak Minsk izenarekin 1954an hirugarren egin zuen Sobietar Batasuneko Ligan. Belarus Minsk bihurtu zen 1959an eta berriz Dinamo Minsk 1962n. 1963an berriz egin zuen hirugarren ligan.

Lehenengo bolada ona 80. hamarkadan hasi zuen 1982an irabazitako Sobietar Batasuneko Ligarekin. 1987an Kopako finalera iritsi zen baina 3-3 egin ondoren Dinamo Kiev-ek penaltietan garaitu zuen. Bielorrusiako txapelketak 1992an jarri ziren abian eta Dinamo Minskek lehenengo bost ligak irabazi zituen. Azkenengo tituluak 2003ko Kopa eta 2004ko liga ditu.

1992 eta 1998 artean Dinamo Minsk-en bigarren taldea goi mailan aritu zen, 1992an Dinamo-2 Minsk izenarekin eta 1993tik aurrera Dinamo-93 Minsk izenarekin. Emaitza onak lortu zituen gainera, 1993-94 denboraldian Ligan bigarren egin zuen eta 1992-93, 1994-95 eta 1995ean hirugarren. Horretaz gain bi aldiz jokatu zuen Bielorrusiako Kopako finala, 1995ean irabazi eta 1997an galdu egin zuelarik.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar Batasunean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (1): 1982.
  • Kopa (0): finalista 1987an.

Bielorrusian: 16[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (7): 1992, 1992–93, 1993–94, 1994–95, 1995, 1997, 2004.
  • Kopa (4¹): 1992, 1994, 1995¹, 2003.
    • ¹ 1995eko Kopa garaipena Dinamoren bigarren taldea zen Dinamo-93 Minsk-ek lortu zuen.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinamo Minskek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1987-88 Europako Errekopa Final zortzirenak Real Sociedad
Dinamo Minsk
0-0
1-1
Dinamo Minsk
Real Sociedad

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]