FC Ingolstadt 04

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
FC Ingolstadt 04
Ezizena(k) Die Schanzer
Sorrera 1904
Futbol zelaia Audi-Sportpark
(edukiera: 15.800 lagun)
Presidentea Alemania Peter Jackwerth
Entrenatzailea Alemania Maik Walpurgis
Liga Bundesliga
2016-17 17.a (jeitsi da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Ingolstadt 04 (izen osoa Fußball-Club Ingolstadt 04 e.V.) Alemaniako futbol talde bat da, Ingolstadt hirian 2004an sorturikoa. 2015-16an Bundesligan egin du debuta.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso talde berria da, 2004an sortu baitzen ESV Ingolstadt eta MTV Ingolstadt taldeek bat egin zutenean.

ESV Ingolstadt 1919an sortu zen FC Viktoria izenarekin baina bi urte beranduago Turnverein 1861 Ingolstadt-ekin bat egin zuen. Maila apaletan ibili izan zen eta 2004an diru arazoengatik desagertzea tokatzen zitzaion.

MTV Ingolstadt 1881ean sortu zen eta 1905ean futbolaren saila sortu zuen. Hau ere maila apaletan ibili zen eta 2004an taldeak elkartzea erabaki zuten, hau ere desagertzear baitzegoen.

Talde berria laugarren mailan hasi zen jokatzen urtez urte gorako bideari ekin zion 2015ean Bundesligara iritsiz. Bere estarineko denboraldian 11. postuan bukatu zuen baina bigarren denboraldian ezin izan dio mailari eutsi.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bundesliga (0): hamaikagarrena 2015-16an.
  • Alemaniako 2. maila (1): 2015

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Ingolstadt 04 Aldatu lotura Wikidatan