FC Rubin Kazan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Futbolʹnyĭ Klub Rubin Kazan
Ezizena(k)Volzháne ("Volgatarrak")
Sorrera1936 (1958an birsortua)
Futbol zelaiaKazan Arena
edukiera: 45.105 lagun
inaugurazioa: 2013
PresidenteaErrusia Valery Solokin
EntrenatzaileaErrusia Leonid Slutsky
LigaErrusiako futbol liga
2021-2215.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FC Rubin Kazan (tartarieraz Рубин Казан футбол төркеме, errusieraz Футбольный клуб Рубин Казань) Kazango futbol talde bat da, Tartariakoa (Errusia). Errusiako bi liga eta kopa bat irabazi ditu. Etxeko partidak Kazan Arena estadioan jokatuko ditu 2013tik aurrera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazango Gorbunov lantegian sortu zen taldea 1936an. 1949 arte Dinamo Kazan izenarekin aritu zen Sobietar Batasuneko Ligaren maila apaletan. 1949an ordea hirugarren mailako azken postuan gelditu eta txapelketa profesionaletatik at gelditu zen. Amateur talde gisa jarraitu zuen Volga eskualdean 1957 arte.

1958an taldea birsortu eta txapelketa profesionaletan jokatzen hasi zen berriz ere, oraingoan Iskra Kazan izenarekin 1959an Nikolay Sentyabrev entrenatzailea fitxatu zuten, 1971 arte egongo zena. 1965ean izen erakargarriagoa behar zela eta, Rubin Kazan hautatu zuten. Hurrengo denboraldian Sobietar Batasuneko bigarren mailan egin zuen debuta. 1970ko zortzigarren postua izan zen lorturiko onena. 1973an Kopako final aurrekoetara iritsi zen. 1978tik aurrera berriz ere maila apalenetan jokatzea egokitu zitzaion.

Errusiako Ligak hasi zirenean Rubin Kazan bigarren mailan jokatzen hasi zen. Diru arazoen erruz taldeak emaitza kaxkarrak izan zituen. 1996an Kazango alkatea zen Kamil Ishakovek taldea erosi eta behar zuen egonkortasuna eman zion. 2001ean Kurban Berdyev entrenatzaile turkmenistandarra fitxatu zuten eta bere eskutik iritsi ziren 2003an Lehen mailarako igoera eta hamarkadaren amaieran taldearen titulu guztiak, Errusiako bi Liga, Kopa bat eta Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ere bai.

Europa mailan UEFA Kopan hasieran eta Txapeldunen Ligan ondoren jokatu izan du. FC Barcelona, Inter Milan eta Parma FC taldeekin jokatzeko aukera izan du.

2016an Javi Gracia entrenatzaile nafarra fitxatu du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako txapelketak: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio arteko txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]