FC Viktoria Plzeň
Sorrera | 1911 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Doosan Arena edukiera: 11.700 lagun inaugurazioa: 1955 (2011an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Adolf Šádek | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Miroslav Koubek | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Gambrinus Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FC Viktoria Plzeň (izen osoa Football Club Viktoria Plzeň) Txekiar Errepublikako futbol taldea da, Pilsen hirikoa. Sei aldiz irabazi du Txekiar Errepublikako futbol liga eta behin Kopa.
Etxeko partiduak Doosan Arena estadioan jokatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1911 urtean estatuko trenbideetako ofiziala zen Jaroslav Ausobský-k eratu zuen Victoria taldea. Oraindik talde amateurra zela 1923an Espainia aldean gira bat egin zuen eta 9 partidatatik sei irabazi zituen.
1952an izena aldatu zuen eta Sokol Škoda Plzeň bihurtu zen. 1971 urtean Txekoslovakiako Kopako finala jokatu zuen baina Spartak Trnavak irabazi zion. Hurrengo urteetan lehen eta bigarren maialren artean ibili zen.
1992an Txekoslovakia banatu zenean liga berria eratu zen eta taldeak izen tradizionala berreskuratu zuen. 2000 eta 2005 artean Italian Football Company Ltd EAST izan zen taldearen jabea, baina 2005ean Škoda Automobil konpainiak eskuratu zuen, aurrez bere izena ere eramana baitzeukan Viktoriak. Orduan maila hobetu zuen eta tituluak irabazteari ekin zion, 2010ko kopa izan zen lehenengoa eta 2011 eta 2013ko Ligak iritsi ziren.
2014an Ligan bigarren egin zuen eta Kopan finalera iritsi zen. Kopan partidaren deskontuko 5. minutuan berdindu ondoren penaltietan 8-7 garaitu zuen Sparta Pragak. 2015, 2016 eta 2018an liga berriak irabazi du.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txekiar Errepublikan: 8
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (6): 2011, 2013, 2015, 2016, 2018, 2022.
- Kopa (1): 2010.
- Txekiar Errepublikako Superkopa (2): 2011, 2015.
Txekoslovakian: 0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txekieraz) webgunea