FIFO eta LIFO (kontabilitatea)
Kontabilitatean, FIFO (First In First Out esaldiaren sigla, ingelesez) eta LIFO (Last In First Out esaldiaren sigla, ingelesez), inbentarioa egiterakoan izakinak baloratzeko metodo bi dira. Izakinak prezio ezberdinetan erosita, FIFO metodoa erabiliz gero, lehen jasotako izakinak saltzen dira lehenbizi; FIFO metodoa erabiliz gero, aldiz, azken izakinak (last, ingelesez) saltzen dira lehenbizi. Horrela, FIFO metodoa erabilita, inflazio egoera batean, kontabilizatzen den irabazia handiagoa izango da LIFO metodoekin alderatuta, saldutako unitateen kostua lehen prezio txikietan baloratzen delako.
Adibide bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa batek ekitaldiaren hasieran, urtarrilaren 1ean, dituen izakinen kopurua 100 unitatekoa da, unitateko prezioa 10 euro izanik. Ondorengo egunetan, eragiketa hauek egiten ditu:
- urtarrilaren 3an, 50 unitate erosten ditu, 12 euroan unitatea;
- urtarrilaren 5ean 100 unitate saltzen ditu, 20 euroan unitatea;
- urtarrilaren 7an 200 unitate erosten ditu, 15 euroan unitatea;
- urtarrilaren 9an 100 unitate saltzen ditu, 20 euroan unitatea.
- Salerosketa eragiketak, FIFO metodoa erabiliz
Izakinen kontrol-orria Zenbakia Data Erosketak Salmentak Inbentarioa Unitateak Prezioa Guztira Unitateak Prezioa Guztira Unitateak Prezioa Guztira 01/01 100 10 1000 1 01/03 50 12 600 100 10 ↓ 50 12 1600 2 01/05 100 20 2000 50 12 600 3 01/07 200 15 3000 50 12 ↓ 200 15 3600 4 01/09 100 20 2000 150 15 2250
- Salerosketa eragiketak, LIFO metodoa erabiliz
Izakinen kontrol-orria Zenbakia Data Erosketak Salmentak Inbentarioa Unitateak Prezioa Guztira Unitateak Prezioa Guztira Unitateak Prezioa Guztira 01/01 100 10 1000 1 01/03 50 12 600 100 10 ↓ 50 12 1600 2 01/05 100 20 2000 50 10 500 3 01/07 200 15 3000 50 10 ↓ 200 15 3500 4 01/09 100 20 2000 50 10 ↓ 100 15 2000
Ikus daitekeenez, metodo bat edo bestea erabiltzeak badu eragina salmenta bakoitzak dakarren irabazian. Adibidez, urtarrilaren 9ko salmentak dakarren irabazia, FIFO metodoa erabiliz, 2000-50×12-50*15=650 euro da; LIFO metodoa erabiliz, ordea, 2000-100×15=500 euro da.