FK Budućnost Podgorica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
FK Budućnost Podgorica
Sorrera 1925
Futbol zelaia Stadion Pod Goricom Podgorica
(edukiera: 12.000 lagun)
Presidentea Montenegro Žarko Burić
Entrenatzailea Montenegro Branko Brnović
Liga Montenegroko Liga
2018-19 2.a
Webgunea www.fkbuducnost.co.me
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Budućnost Podgorica (serbo-kroazieraz Fudbalski klub Budućnost Podgorica) Montenegroko futbol talde bat da Podgorica hiriburukoa. Montenegroko bi liga eta kopa bat irabazi ditu. Budućnost hitzak "etorkizuna" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925 urtean sortu zen eta Jugoslaviako lehen mailan denboraldi gehien egin zituen talde montenegroarra izan zen, garai hartan FK Buducnost Titograd izena izan zuen. Ligan ez zuen emaitza onik lortu baina bi aldiz jokatu zuen Jugoslaviako Kopako finala. Bietan galtzaile izan zen, 1965ean Dinamo Zagrebek 2-1 irabazi zion eta 1977an Hajduk Splitek 0-0 egin ondoren luzapenean bi gol sartuta.

2006-07 denboraldian abiatu zen Montenegroko liga eta hiru aldiz irabazi du eta beste sei ediziotan bigarrena izan da. Bereziak izan dira 2008 eta 2017ko Ligak, lehen hiru taldeek puntutan berdinduta bukatu baitzuten, bietan ere Budućnost aurretik. Bi kopa ere lortu ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslavian: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegron: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Montenegroko Liga:
    • Txapelduna (3): 2008, 2012, 2017.
    • Bigarrena (6): 2007, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016.
  • Montenegroko Kopa:
    • Txapelduna (2): 2013, 2019.
    • Finalista (3): 2008, 2010, 2016.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]