FK Sarajevo
Ezizena(k) | Bordo-Bijeli ("marroi-zuriak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1946. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Asim Ferhatović Hase Stadium edukiera: 36.630 lagun inaugurazioa: 1947 (1984an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bosnia-Herzegovinako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.fksinfo.com/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FK Sarajevo (izen osoa Sportsko Društvo Fudbalski Klub Sarajevo) Bosnia-Herzegovinako futbol talde bat da, Sarajevo hiriburukoa. Jugoslaviaren garaian Bosniako talderik onena izan zen eta Bosnia-Herzegovina sortu zenetik ere titulua irabazi ditu, 3 liga eta 5 Kopa eskuratu baititu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea 1946ko urriaren 24an sortu zen Udarnik (abangoardia) and Sloboda (askatasuna) taldeek bat egin zutenean. SD Torpedo izena jarri zioten hasieran baina 1949an gau ergungo izenera aldatu zuen. 1950 urtean Jugoslaviako Ligako lehen mailara igo zen eta bertan aritu zen beti (1957-58 denboraldian ezik).
1952an Asim Ferhatović Hase aurrelaria fitxatu zuen eta 1967 arte bertan aritu zen. 1967an gainera taldeak Jugoslaviako Liga irabazi zuen eta Kopa finalera ere iritsi zen. Hajduk Split izan zen txapelduna ordea.
1983an berriz ere Kopako finala jokatu zuen, baina Kroaziako beste taldeak, Dinamo Zagrebek, 3-2 garaitu zuen. Hala ere bolada on baten hasiera izan zen eta 1985ean Liga bigarren liga irabazi zuen.
Bosnia-Herzegovinak independentzia lortu zuenean bertako txapelketak eratu ziren. FK Sarajevok 1998ko Kopa irabazi zuen, 1999ko Liga (eskualdekoa) eta 2002ko Kopa. Azken titulua 2007ko Liga txapelketa du. 2011 eta 2013 denboraldietan bigarren gelditu zen ligan. 2014an Kopa berri bat eta 2015ean hirugarren Liga eskuratu zituen. 2016-17 denboraldian hirugarren egin du Ligan eta Kopako finala penalti jaurtiketatan galdu zuen.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jugoslavian: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jugoslaviako Liga (2): 1966-67, 1984-85
- Jugoslaviako Kopa (0): 1966-67 eta 1982-83an finalista.
Bosnia-Herzegovinan: 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bosnia-Herzegovinako futbol liga (5): 1998-99, 2006-07, 2014-15, 2018-19, 2019-20
- Bosnia-Herzegovinako futbol kopa (6): 1996-97, 1997-98, 2001-02, 2004-05, 2013-14, 2018-19
- Superkopa (1): 1996-97
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Bosnieraz) Webgune ofiziala