FK Velež Mostar

Wikipedia, Entziklopedia askea
FK Velež Mostar
Ezizena(k)Rođeni
Sorrera1922
Futbol zelaiaRođeni Stadium
edukiera: 7.000 lagun
inaugurazioa: 1995
PresidenteaBosnia-Herzegovina Senad Kevelj
EntrenatzaileaBosnia-Herzegovina Nedim Jusufbegović
LigaBosnia-Herzegovinako liga
2021-225.a
Webguneawww.fkvelez.ba
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Bajevic, Maric eta Vladic jokalariak 1971ean.

FK Velež Mostar (bosnieraz Fudbalski klub Velež Mostar) Bosnia-Herzegovinako futbol taldea da, 1970. eta 1980. hamarkadetan Jugoslaviako onenetakoa izandakoa. 2022an Bosnia-Herzegovinako kopa irabazi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko ekainaren 26an sortu zen RŠD (Radnički Športski Klub) izenarekin, "Langileen Kirol Kluba". Talde pobrea zenez kolore elastiko zuria eta praka beltzak zituen. Berehala Velež izena hartu zuen, Mostarren dagoen mendi baten izena da. Vaso Pucarić taldekideak Zagrebetik elastiko gorriak ekarri zituen, izar gorri bat zeramatenak.

1952an igo zen Jugoslaviako lehen mailara baina urtebete soilik egin zuen bertan. 1955ean berriz igo zen eta 1958an Kopako finala jokatu zuen, hau lortzen zuen aurreneko talde bosniarra izan zen. Belgradeko Izar Gorria 4-0 emaitzaz garaitu zuen Velež Mostar.

Aurrez taldeko jokalaria izandako Sulejman Sula Rebac entrenatzaile zela hirutan izan zen bigarrena Jugoslaviako Ligan eta Mitropa Kopako finalista ere izan zen. FC Wacker Innsbruck talde austriarra bi partidatan 3-1 emaitzarekin nagusitu zitzaion. 1981ean berriz iritsi zen Jugoslaviako Kopako finalera. Final bosniarra izan zen gainera, aurkaria Željezničar baitzen. Željezničar 0-1 irabazten hasi zen baina mostartarrak 3-2 emaitzaz txapeldun izan ziren. Urte berean Balkandarren Kopa irabazi zuen PFC Botev Plovdiv bulgariarraren aurka bi partidu aipagarri jokatuz, Bulgarian 5-6 emaitzaz nagusitu zen eta Mostarren 6-2 emaitzaz. 1986an Jugoslaviako Kopa irabazi zuen bigarren aldiz Dinamo Zagreb 3-1 garaituz. 1989an berriz jokatu zuen Kopako finala baina FK Partizanek erraz irabazi zuen, 6-1.

1985ean Meho Kodrok debuta egin zuen taldean eta 1991 artean jokalari onenetakoa izan zen, Jugoslaviako selekzioarekin ere jokatu zuelarik. 1991ean Errealak fitxatu zuen.

Bosnia-Herzegovinako txapelketak sortu zirenetik talde apala izan da eta lehen eta bigarren mailaren artean ibili da. Mostarreko beste taldearen itzalean egon beharra izan du, Zrinjski nagusi izan baita Bosnian. 2019an lehen mailara itzuli zen Velež eta igoera nabarmena izan du. 2020-21 denboraldian hirugarren egin zuen Ligan eta 2022an Bosnia-Herzegovinako lehen titulua eskuratu zuen, Kopa.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslavian: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia-Herzegovinan: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (0): bosgarren 2022an.
  • Kopa (1): 2022.
  • Superkopa (3): 1998, 2000, 2001.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]