FM irrati

Wikipedia, Entziklopedia askea
AM (anplitude modulazioa) eta FM (maiztasun modulazioa) irrati seinale modulatuak.

FM irratia maiztasun modulazioa erabiltzen duen irrati transmisio (FM) metodoa da. 1933an asmatu zuen Edwin Armstrong ingeniari estatubatuarrak, eta gaur egun FM banda zabalera mundu osoan erabiltzen da irrati bidez fidelitate altuko soinu propagazioa hornitzeko. Izan ere, FM transmisioak fidelitate handiago bat eskaintzeko ahalmena du, hau da, programa originalaren erreprodukzio zehatzago bat eskaintzeko gai da beste transmisio teknologia batzuekin konparatuz, AM transmisioa adibidez. Hori dela eta, FM irrati transmisioa musika transmisio gehiengoetan erabiltzen da. FM irrati estazioek, irrati maiztasunen maiztasun oso altuko gama erabiltzen dute.

AM eta FM irrati seinale modulatuak. AM (anplitude modulazioa) eta FM (maiztasun modulazioa) modulazioa (kodifikazio) motak dira. Programa materialaren soinuak, normalean irrati estudio bat dena iturburu, maiztasun zehatz bat duen uhin eramaile bat modulatzeko erabiltzen da, gero igortzeko. AM irrati difusioan, uhin eramailearen anplitudea soinu originala kodifikatzeko modulatzen da. FM irrati difusioan, ordea, uhin eramailearen maiztasuna modulatzen da soinua kodifikatzeko. Irrati hartzaile batek, programa originaletik irrati seinale modulatua ateratzen du eta bozgorailu baten bitartez soinua erreproduzitzen du.

FMren posizioa espektro elektromagnetikoan.

Transmisio banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henderson]]en kokatua, Nevada, 95,5 MHz-tan transmititzen duelarik.

Mundu osoan, FM transmisio banda irrati espektroko VHF atalaren barnean aurkitzen da. Orokorrean, 87,5 – 108,0 MHz bitarteko maiztasun banda erabiltzen da, edo honen parte bat salbuespen batzuen kasuan:

  • Sobietar Errepublika ohian eta aintzinako ekialdeko multzoko herrialde batzuetan 65,8 – 74,0 MHz bitarteko maiztasun banda zaharra ere erabiltzen da. Esleitutako maiztasunak 30 kHz-eko interbaloetan banatzen dira. Banda hau, batzuetan OIRT izendatua, gradualki ezabatzen ari da. OIRT banda erabiltzen denean 81,5 – 108,0 MHz banda CCRI izendatzen da.
  • Japonian, 76,0 – 95,0 MHz banda erabiltzen da.

FM irrati difusio estazio baten maiztasuna (zorrozki bere esleitutako maiztasun zentral nominala) 100kHz-eko multiplo izan ohi da. Hego Korea, Amerika, Filipinak eta Karibeko alderdi handienean multiplo bakoitiak bakarrik erabiltzen dira. Beste hainbat herrialdek plan hori jarraitzen dute ibilgailu inportazioaren ondorioz, izan ere, Estatu Batuetatik datozen ibilgailuetan maiztasun hauek bakarrik sintonizatu dezaketen irrati hartzaileak erabiltzen dira. Europa, Groenlandia eta Afrikako alderdi batzuetan multiploak besterik ez dira erabiltzen. Erresuma Batuan multiplo bikoiti zein bakoitiak erabiltzen dira. Italian, 50 kHz-eko multiploak erabiltzen dira. Herrialdeen gehiengoan, modulatu gabeko eramailearen onartutako maitasun errore maximoa zehazten da, esleitutako maiztasunaren barneko 2000 Hz-etan kokatua normalean.

Bestetik, badaude FM transmisiorako beste transmisio estandar batzuk ere, 1, 10, 30, 74, 500 eta 300 Hz-eko bakandu ez-estandarrean oinarritzen direnak. Hala ere, kanalen arteko interferentzia gutxitzeko, geografikoki leku berdinetik transmititzen duten estazioek beraien arteko transmisioetan 500 kHz-eko maiztasun tarteak mantentzen dituzte, nahiz eta teknikoki tarte hori laburtzeko aukera izan. ITUk intentsitate erlatiboaren arabera ematen diren maiztasunen arteko tarte minimoen protekzio erlazio grafikoak argitaratzen ditu.

1980ko hamarkadaren amaieran eraikitako 35 kW-eko FM irrati transmititzaile komertziala. KWNR irrati estazioari dagokio, Hendersonen kokatua, Nevada, 95,5 MHz-etan transmititzen duelarik.

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun jasotzen dugun FM irrati seinalea teknologia analogikoan oinarritzen da. Maiztasun banda hau 60ko hamarkadaz geroztik hasi zen erabiltzen. XX. mende amaierako azken hamarkadetan teknologiak onurak ekarri zizkion irrati analogikoari, adibidez, estereo soinua (FM irratia) edo RDS (Radio Data System) bidez datuak bidaltzeko aukera, azken hau 1989. urtetik aurrera. Onura hauek gauzatu arren, irrati analogikoak baditu zenbait muga ere, bai soinu kalitatearen ikuspuntutik, bai datuen transmisio ahalmenaren ikuspuntutik.

FM konbentzionalaren kalitateari dagokionez, harrera mugimenduan gauzatzen denean, harrera maila altuak behar dira kalitatezko seinaleaz gozatzeko (S/N erlazioa 50 dB-tik gorakoa), izan ere, askotan harrera zailtzen duten zaratak, distortsioak eta seinalearen itzaltzeak agertu ohi dira. Distortsio hauen artean dago, adibidez, banaketa estereoaren galerak eragiten duen Doppler efektua (mugimendua).

Bestalde, hasiera batean FM irratia ez zen datuen transmisio eta zerbitzurako diseinatu. Hala ere, RDS (Radio data System) bidezko transmisio ahalmena 1187,5 bps-koa da eta abiadura horren % 50 igorle datuei dagokio. Hori horrela izanik, mugaketa handi bat dago abiadura baxuetan ibiltzen diren aplikazio taldeetan.

Gainera, FM bandak espektroaren saturazio altua du. Espainia bezalako herrialde bati estaldura eman nahi bazaio, lurraldearen orografia anitzen ondorioz eta igorle zentroen estaldurak iristen ez diren gerizpeko zonalde kopuruaren ondorioz, igorle zentro txiki asko beharko lirateke herrialde osoari estaldura emateko. Honek esan nahi du interferentziekiko libre doan seinale bat eskuratu nahi bada, ezin dela maiztasun berdina ezarri gertuko bi igorle zentrotan eta, ondorioz, ezin dira isomaiztasun sareak konfiguratu. Honenbestez, espektro saturazio arazoa sortzen da, sarritan interferentzia arazoak sortzen dituena,[1] bereziki mugimenduan.[2]

Mugaketa eta akats hauek guztiak konpontzeko erabilgarri daude igorle aniztun batean batu ahal diren igorle handientzat DAB (DAB + eta DMB) estandar taldea. Igorle txikientzat (lokalak eta landatarrak) DRM + garatzen ari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Video Scrambling & Descrambling for Satellite & Cable TV. Newnes 1998, 110– or. ISBN 978-0-7506-9997-6..
  2. DAB-Introducción. (Noiz kontsultatua: 22 de enero de 2015).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]