Fabián Orellana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fabián Orellana
Fabián Orellana refuerzo Universidad Católica.png
Bizitza
JaiotzaSantiago1986ko urtarrilaren 27a (37 urte)
Herrialdea Txile
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Audax Italiano2004 / 200911727
Flag of None.svg Chile national under-20 football team2005 / 200672
Flag of None.svg Txileko futbol selekzio nazionala2007 /
Flag of None.svg Xerez Club Deportivo2009 / 2010262
Nero e Bianco (strisce) con stemma Udine.png Udinese Calcio2009 / 201100
600px Strisce Rosse e Bianche orizzontali.png Granada Club de Fútbol2010 / 2011398
Celta Vigo2.png Real Club Celta de Vigo2011 / 20123713
600px Strisce Rosse e Bianche orizzontali.png Granada Club de Fútbol2011 / 2013170
Celta Vigo2.png Real Club Celta de Vigo2013 /
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Kirol zenbakia14
Pisua70 kilogramo
Altuera169 zentimetro

FIFA: 281252 Edit the value on Wikidata

Fabián Ariel Orellana Valenzuela (Santiago, Txile, 1986ko urtarrilaren 27a) Eibar KE-en hegaleko jokalari gisa jokatzen duen futbol jokalari bat da. Transfermarkt.es orrialdearen arabera, 2 milioiko balioa du, eta 2020 urtera arteko kontratua.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txileko Audax taldearen harrobian hazi zen. Bertan, 4 urtetan 117 partidu jokatu eta 27 gol sartu zituen. Oso gazte etorri zen Europara, 2009an. Italian eman zituen bi urte, baina bietan Xerez-en (26 partidu, 2 gol) eta Granadan (39 partidu, 8 gol) utzita egon zen. Gero, Grandak fitxatu zuen eta orduan hasi zen bere Espainiako Ligako benetako ibilbidea. 2011tik 2013ra Granadan beste 17 partidu jokatu zituen, lehen denboraldian Celtara utzita joanez. Celtan eman zuen denboraldian, 37 partidu jokatu zituen, eta 13 gol sartu. 2013an, Celtak fitxatu egin zuen eta 4 urte egon zen han. Urte haietan, 120 partidu jokatu eta 19 gol sartu zituen. 2017ko urtarriletik ekainera Celtak Valentziara utzi zuen, eta han 16 partidutan gol bat sartu zuen. 2017ko ekainean Valentziak fitxatu egin zuen, baina ez zuen partidurik jokatu eta denboraldiaren bigarren zatian Eibarrera utzi zuen. Han 17 partidu jokatu eta 3 gol sartu zituen, eta denboraldi amaieran, Eibarrek 1,5 milioiengatik erosi zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Audax Italiano 2005 - 2009
Xerez CD 2009 - 2010
Granada CF 2010 - 2011
Celta de Vigo 2011 - 2012
Granada CF (utzita) 2012
Celta de Vigo 2013 - 2017
Valencia CF 2017
Eibar KE 2018 -

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]