Fabiola Posada
Fabiola Posada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Marta, 1963ko irailaren 18a |
Herrialdea | Kolonbia |
Heriotza | Bogota, 2024ko irailaren 19a (61 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nelson Polanía (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidad Externado de Colombia (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediantea eta politikaria |
Kidetza | Bogotá city council (en) |
Fabiola Emilia Posada Pinedo (Santa Marta, 1963ko irailaren 18a – Bogota, 2024ko irailaren 19a[1]), La Gorda Fabiola ezizenez ere ezaguna, kolonbiar umorista izan zen[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fabiola Posada Santa Martan bizi izan zen 16 urte bete arte. Geroago Bogotara joateko erabakia hartu zuen, Kolonbiako Unibertsitate Externadoan Komunikazio Soziala ikasteko. Diario La República eta Contigo aldizkarietan jardun zuen. Politikan ere aritu zen Bogotako zinegotzi gisa (2002-2005)[3].
Umorearen mundura iristea kasualitatea izan zen, Sábados felices saiorako laguntzaile bat kalean hurbildu zitzaionean, atal batean sartzeko emakume lodi baten bila zebilelako. Saio horri esker ospea lortu zuen Kolombian, eta gainera han bere ezkontidea, Nelson Polanía "Polilla", ezagutu zuen. Umorista gisa, Buenos Aires, Santiago, Panama Hiria, Caracas, New York, Miami eta Washington bezalako lekuetan aritu zen.
1997an, 33 urte zituela, diabetesa zuela jakinarazi zuen. 2014ko azaroaren 2an, lau infartu jasan zituen, eta bihotz irekiko ebakuntza egin zioten[4].
2024ko irailaren 19ko goizean hil zen, 61 urte zituela, infartuaren eta bakterioen konplikazioen ondorioz[5][1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1987-1995
1998- 2024 |
Sábados Felices | bere burua | [2] |
hainbat pertsonaia | |||
1990 | N.N. | moja | |
1994 | Las Aventuras de Eutimio | Leonsia | |
1998-1999 | Yo amo a Paquita Gallego | Séfira Forero | |
2002 | Mi pequeña mamá | Marcela | |
2004 | Casados con hijos | Sandy Rubio | |
2005 | Juegos prohibidos | Chela Baute | |
2008 | La familia Cheveroni | Mónicaren ama | |
2017 | El Culebro: La historia de mi papá | bere burua | Dokumentala |
2021 | No me echen ese muerto | Emma | Telefilma[6] |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2007 | Muertos de susto | ||
2015 | Se nos armó la gorda | bere burua | [7] |
2016 | Se nos armó la gorda al doble: Misión Las Vegas | bere burua | |
2017 | ¿En dónde están los ladrones? | Carmentea | |
2018 | Si saben cómo me pongo ¿pa' qué me invitan? | ||
2019 | Feo pero sabroso | Sara | |
2022 | Fritanga Express | Celia | |
Si saben cómo me pongo ¿pa' qué me invitan? 2 | Margarita Vélez |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sexo con mentiras y videos
- Hay juepucha, dónde están las llaves
- Hasta que tu muerte nos separe (2011)[8]
- Sin peros en la lengua (2012)[9]
- Enhumorados (2013-2014)[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Luto y dolor en Colombia por la muerte de 'la Gorda' Fabiola' a sus 61 años» Marca 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Fabiola Posada» Caracol TV 2022-09-02 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'La Gorda Fabiola' celebra su cumpleaños número 50» El País 2013-09-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-01-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ‘gorda’ Fabiola volvió a cuidados intensivos» Semana 2014-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lara, Felipe. «Murió la Gorda Fabiola» W Radio 2024-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quiénes son los actores en No me Echen ese Muerto, película de Amazon Prime» Spoilers 2021-10-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La 'gorda Fabiola' alista película para 2015» El Espectador 2014-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Hasta que tu muerte nos separe'» Vive.in jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-01-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sin peros en la lengua, el show de Polilla y la gorda Fabiola» Cromos 2012-08-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-01-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Obra “Enhumorados” en Medellín» Sitioco 2013-12-24 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-01-19) (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).