Edukira joan

Fabrice Bellard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fabrice Bellard
Bizitza
JaiotzaGrenoble, 1972ko ekainaren 17a (54 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Télécom Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, matematikaria, ingeniaria eta programatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSociété informatique de France (en) Itzuli
bellard.org

Fabrice Bellard (Grenoble, Isère, 1972ko ekainaren 17a) frantziar informatika-programatzailea da. Ezaguna da QEMU emuladorearen eta FFmpeg softwarearen garatzailea izateagatik.

Joffre lizeoan, Montpellierren, ikasi zuen, eta bertan LZEXE programa sortu zuen, exekutagarrien konpresore bat, 1989an. Ondoren, Eskola Politeknikoan ikasi zuen eta Telekomunikazioen Goi Eskola Nazionalean graduatu zen 1998an.[1]

2009ko abenduaren 31n, Fabrice Bellardek bere webgune pertsonalean argitaratu zuen Pi-ren dezimalen kalkulu-errekor berria.[2][3] π zenbakiaren 2.700 miliar dezimaleko kalkulua izan zen.[4]

2012ko irailean, Franck Spinellirekin batera, Amarisoft enpresa sortu zuen. Konpainia honen negozio eta produktu nagusiak 4G eta 5G konektibitate sistemetarako softwarea sortzea da, eta mundu mailako telekomunikazio enpresa asko dira beraien bezero. Enpresako CTO edo ingeniaritza burua da Bellard, baina lan horretaz gain, komunitaterako software librea eta beste ekarpen batzuk egiten lan egin izan du etengabe.[5]

Lan horien artean nabarmentzen dira, zabalkunde handia izan dutelako, honako hauek:

  • FFmpeg audio eta bideo formatuen eta multimedia prozesaketako softwarearen sortzailea da. Linux sistemetan terminal bidez erabiltzen dute askok, baina beste hainbat proiektutan integratuta dago: YouTube, Netflix, VLC programa, iPhone edo Android bakoitzean aurkitu daitekeen multinedia software bakoitzean... Horietan guztietan, hor dago azpitik FFmpeg.[5]
  • QEMU emuladorearen sortzailaea da. Tresna honek hardware-arkitektura emulatzeko aukera ematen du, eta sistema eragile desberdinak, arkitektura desberdinetan exekutatzeko bidea ematen du. Kasu honetan, lainoko zerbitzari birtualen munduan, hala nola AWS, Google Cloud, Microsoft Azure edo IBM Cloud azpiegituretan, ezinbestekoa da.[5]

Era berean, konpresio teknikak eta programak garatu ditu, hala nola audioa konprimatzeko oro efikaza den TSAC delakoa, 2024ko garapena; [6] eta TextSynth Server, web zerbitzari bat REST APIren bidez Hizkuntza Eredu Handiak eremu lokalean erabiltzeko, zeinean ts_zip eta ts_sms konpresio tresnak integratuta dauden.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Fabrice Bellard» artikulutik itzulia izan da, 2026-05-19 data duen 236348077 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-05-19 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]