Fabulous Trobadors
| Fabulus Trobadors | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Toulouse |
| Musika mota | ragga, hip-hop |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1986 - gaur egun |
| Taldekideak | |
| Claude Sicre Ange B | |
| Informazio gehigarria | |
| fabulous-trobadors.com | |
Fabulous Trobadors 1986an Okzitaniako Tolosan sorturiko musika talde bat da. Claude Sicre eta Ange B musikariek sortu zuten eta Tolosa hiriko Saint Bernard auzoari oso lotua da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen diska 1992an kaleratu zuten, Èra pas de faire ("Ez zen egitekoa"), Ròker Promocion disketxearen eskutik. 1995ean Mercury Recordsekin aurkeztu zuten bigarren diskoa, Ma ville est le plus beau park ("Ene hiria parkerik ederrena da") izenekoa. Hurrengo diskoa 1998koa da, On the linha Imaginòt ("Imaginòt lerroaren gainean") izenarekin kaleratua. Bost urte geroago aurkeztu zuten Duels de tchatche et autres trucs du folklore toulousain ("Berriketa dueluak eta tolosar folkloreko beste kontu batzuk"), Tôt ou tard disketxearekin.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen eragin nabarienak ragga eta hip-hopa dira, okzitaniar musikaren erroak eta Brasilgo musikari loturiko ezaugarriak gehituta. Instrumentu tradizionalak erabiltzen dituzte, panderoak batez ere, baina baita txirula, akordeioa... ere, batzuetan instrumentu elektronikoekin nahasiz.[1][2]
Frantsesez abesten dute gehienbat, baina zenbait kantu okzitanieraz daude. Gaiei dagokienez, gizartea izaten dute aipagai: arrazismoa, bazterkeria, politika, kontrabotereari loturiko mugimenduak eta tokiko kulturak, besteak beste.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Fabulous Trobadors - Biographie, discographie et fiche artiste» RFI Musique 2011-03-03 (kontsulta data: 2021-07-26).
- ↑ a b «Fabulous Trobadors» www.totoutard.com (kontsulta data: 2021-07-26).