Facebook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Facebook
Facebook Logo (2019).svg
URL helbidea facebook.com
Webgune mota Gizarte-sare zerbitzua
Erabiltzailea erregistratzeaBai
Hizkuntza(k)101 (2017)
Jabea
EgileaMark Zuckerberg
Argitalpen data2004ko otsailaren 4an
EgoeraAktiboa

Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko gizarte-sare zerbitzu bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortu zen, baina orain mundu guztiari irekita dago. Erabiltzaile bakoitza bertako sareetan ibil daiteke, bere ikasketen, bizitokiaren edo bere lanaren arabera, besteak beste.

Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak izan ez direnez, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik.[erreferentzia behar] 2012ko maiatzaren 18an New Yorkeko NASDAQ merkatuan kotizatzen hasi zen.

2008an goi mailako tituludun jende gehienak zuen webgune soziala bilakatu zen, 120 milioi pertsonarekin. Zati handi batean, hainbat hizkuntzatako Facebook bertsioak sortzea izan zen horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia, urte horretan alemanezko, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsioak sortu baitzituzten. 2010ean euskarazko bertsioa martxan jarri zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Facebook izena AEBetako unibertsitateetan lehen urteko ikasleei ematen dieten liburutik dator: bertan ikasleen argazkiak ageri dira, eta elkar ezagutza errazteko asmoz ematen zaie liburu hori.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark Zuckerberg Harvard Unibertsitatean ikasten ari zen. Ideia webean oinarritutako komunitate bat sortzea zen. Han, jendeak bere gustuko gauzak, argazkiak, irudiak eta dena delakoa parteka zitzakeen. Ideia bera beste pertsona batek ere izan zuen 1980ko hamarkadaren amaieran, baina Zuckerbergena izan zen Facebooken plataforma beste garatzaile batzuetara hedatzea. 2007 eta 2008. urteen artean, gaztelaniazko Facebook bertsioa jarri zen martxan, boluntario batzuek ingelesetik itzulita. Horri esker, Latinoamerikako herrialdetara ere zabaldu zen. Gaur egun, informatikari buruzko oinarrizko ezagupenak dituen ia edonork du komunikabide birtual horretaz baliatzeko aukera.

Nazioartean izandako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Facebookeko erabiltzaile gehien dituzten 10 herrialdeak

Venezuelan egin zen inkesta batean, 13 eta 21 urte bitarteko gazteak Facebook erabiltzaile aktiboak dira.

Bestalde, Txiileko unibertsitate batean oinarritutako inkesta baten arabera, 18 eta 29 urte bitarteko pertsonen % 73k Facebook erabiltzen du.

Facebook beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Facebooken hizkuntza ofiziala ingelesa da, Estatu Batuetan sortu zelako. Beste hizkuntzak Facebooken erabiltzaileak egin dituzten itzulpenen ondorioz sortu dira. Itzultzeko lana boluntarioki eta doan egiten dute eta Facebook orrian bertan dagoen botoi batekin lanari ekin ahalko diozu.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagun zerrenda: Horren bitartez, ezaguna duzun edonor gehi daiteke, sarean izen emanda baldin badago. Horri esker, lagunekin argazkiak parteka daitezke, baita aspalditik harremanik izan gabekoekin harremanetan jarri ere.

Txata: Momentuko mezularitza zerbitzua da eta ordenagailu zein mugikor batetik erabil daiteke.

Taldeak eta orrialdeak: Gehien garatu diren elementuak dira. Taldeak gai batez interesatuta daudenak biltzen dituzte, gai horri buruzko irudiak nahiz informazioa eta ikuspuntua emateko. Orrialdeak, ordea, helburu espezifiko batekin sortzen dira eta ez dute elkarketarik proposatzen. Horretaz gain, ez daukate fororik; beraz, ezin da orrialdeko partaideen ideiarik partekatu.

Horma: Honako bat dago profil bakoitzean. Bertan profilaren jabeari mezu bat utz dakiok, haren lagunek geroa ikus dezaten. Izen emanda daudenek soilik ikus dezakete.

Argazkiak: bost mila milioi profil argazki daude. 160 terabyte gordeta dauzka.

"Atsegin dut" botoia: Erabiltzaileak edo bere kontaktuek egiten dituzten iragarpenen azpiko aldean dago. Botoiaren irudian esku bat behatz potoloarekin gora begira agertzen da eta iragarpena gustukoa duzun edo ez adierazteko balio du.

Aplikazioak: Aplikazio txikiak dira, erabiltzailearen lagunik onena nor den jakiteko edota nortasunari buruzko informazioa lortzeko.

Jokoak: Facebooken aplikazio gehienek ROL jolasekin zerikusia daude. Halaber, trebetasun jokoak daude.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Guardian egunkari ingelesaren arabera, 2008an CIAk 27,5 milioi dolarreko diru-sarrera egin zuen Facebooken. Facebookeko datu basean sartzeak aukera asko ematen dizkio CIAri, pertsonen mezuak, haien lagun sareak eta elkartzen diren ekintzak ikus ditzaketelako. Horrek pertsona bakoitzaren profil sozio-politikoa egitea ahalbidetzen omen die. Legearen kontrakoa izango litekeen jarrera honek polemika handia sortu du toki batzuetan, adibidez Kolonbian: han uste da bertan CIAk FARCen aurkako manifestaldi bat egiteko deialdia egin zuela, ezkutuan, eta kolonbiar batzuen izenean.

Facebookek ezarritako zenbait zentsura arauek, halaber, kalapita sortu dute. Bereziki nabarmentzen dira Facebookek giza biluztasunari eta sexualitateari ezarritako betoak, emakumeen titiak, adibidez. Zentsura duten beste gai arantzatsu batzuk arrazakeria, terrorismoa, hizkeraren kontrola eta gai politiko batzuk dira, baina horiei tratamendu aldakorra emanez, jarreraren arabera ontzat edo txartzat joz.[1]

Facebookeko langileen ezkutuko azpikontratazioa ere salatu da, eta haietako batzuk hertsapen egoeran bizi izatea. Ezagun du israeldar sionismoaren aldeko jarrera, eta haren kontrako jarreren zentsura.[1] Facebookek nazionalismo eta supremazismo zuria debekatu behar zituela ere adierazi zuen 2019ko martxoan, baina adierazi zuen hortik bazter utziko zituela "estatubatuar harrotasuna eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko jarrerak", herri horien berezko identitatearen zati direlakoan.[2]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, gizarte sare horren sorrera eta bilakaerari buruzko The Social Network filma mustu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]